Yamato-e (japonieraz 大和絵, Yamato-e?) Tang dinastia txinatarreko margolanetan inspiratutako eta Heian garaiaren amaieran garatutako japoniar margolaritzaren estilo klasiko bat da. Estilo sekulartzat hartzen da, gehienbat, Japoniako literatura tradizionaletik hartutako gaietan oinarritua eta kolore biziengatik bereizten dena.

Genji monogatariko eskena. XII. mendea
Genji monogatariko eskena, Tosa Mitsuoki margolariak egina XVII. mendean
Panela margolanarekin Uji zubian, Yamato-e estiloaren adibide berantiarra. XVII. mendea.

XV. mendeko Muromachi garaitik, Yamato-e izena, japoniar margolanak, Kara-e estilo txinatarrean eginiko egungo margolanetatik ezberdintzeko erabili izan da, azken hauek, Song eta Yuan dinastietako zen generoko margolanek inspiratuak izan zirelarik. Yamato-e estiloko margolanak, ohi, istoriak kontatzen dituzten, eta naturaren edertasuna, toki ospetsuen edo meisho-e (名所絵, 'meisho-e'?) eta lau urtaroen edo shiki-e (四季絵, 'shiki-e'?) irudikapenen bidez erakusten duten testuak dituzte. Irudiak ez dira sinbolikoak, eta naturaren edertasuna adieraztea dute xede.

Margolanak, orohar, kakemonoak (掛け物, 'kakemono'?) bezala hormetan zintzilikatuak izan daitezkeen pergamino biribilkietan eginak dira. Gainera, emaki edo ezkerretik eskuinera irakur daitezkeen pergamino biribilkietan eta bionbo eta paneletan ere eginak dira. Bere izena, Yamato garaitik datorren arren, bere margolanak, ez dira garai zehatz batetakoak, eta, aldiz, margolaritza estilo zehatz bat deskribatzen dute. Muromachi garaian, artista gehienek, euren lanak, sumi-e estiloan egiten zituzten arren, hau ez zen izan lehen margolanen ezaugarria.

Yamato-e estiloak, Rinpa eskolan eta ukiyo-e eta Nihonga estiloengan eragina izan zuen.

Artista azpimarragarriak aldatu

Kanpo estekak aldatu