Yaa Gyasi

eleberrigile estatubatuarra

Yaa Gyasi (Mampong, Ghana, 1989) ghanatar idazle estatubatuarra da. [1] [2]

Yaa Gyasi

Bizitza
JaiotzaMampong (en) Itzuli, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Ghana
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Iowako Unibertsitatea
Virgil I. Grissom High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Master of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakToni Morrison
IMDB: nm8236821 Edit the value on Wikidata

Homegoing bere lehen eleberriarekin John Leonard saria irabazi zuen. PEN / Hemingway Saria Debut Nobela Fikzioagatik eta National Book Foundation-en eta American Book Awarden "5 under 35" aitorpena.[3][4]

Ibilbidea aldatu

Mampong-en ( Ghanan) jaioa 1989an, Kwaku Gyasi irakaslearen alaba da (Hunstville-ko Alabamako Unibertsitatean frantsesa irakasten duena) eta Sophia Gyasi erizainarena. Bere familia Estatu Batuetara joan zen Yaak bi urte zituenean, han Hunstville- n kokatu zen.[5]

2009an, Stanford Unibertsitatean ikasten ari zenean, ikerketa beka bat eskuratu zuen eta hainbat hilabetez itzuli zen Ghana jaioterrira, bere lehen eleberria, Homegoing, bidaia horretatik sortu zen.[6][2] Egileak esklaboen trafikoa kontrolatzen zuten ingelesak bizi ziren gaztelu zahar bat bisitatzean izan zuen esperientzia gogoratzen du eleberrian.[7]

Ziegak ikusi nituen eta bi emakume nahasten zituen istorio bat kontatu behar nuela ulertu nuen: Bat britainiar batekin zegoen eta gazteluaren goialdean bizi zen, eta bestea berriz, ziegetan zegoen.[2]

Eleberriak Ghanako bi emakumeren seme-alaben istorioa jarraitzen du, hau da, familiako saga bat. Yaa Gyasi-k asko miresten du ehunka urte bakardadean Gabriel García Márquez idazle kolonbiarraren eleberria. Homegoing-en, Jim Crow segregazio legeak, afroamerikarren migrazio handia, Ghanaian Asante eta Fante tribuen arteko matxinadak, ingelesen aurkako gerra eta Ghanako independentziaren ondorengo garaia biltzen dira. [2]

Lana aldatu

  • Homegoing (2016)[8] Volver a casa.[9]
  • Transcendent Kingdom (2020) [10]

Sariak aldatu

  • National Book Critics Circle's John Leonard Award for best first book
  • PEN/Hemingway Award for a first book of fiction
  • 2016: National Book Foundation's "5 under 35
  • American Book Award
  • 2017: Granta Best of Young American Novelists
  • 2020: Vilcek Prize for Creative Promise in Literature, Vilcek Foundation

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Virtual, Club Lectura. (2019-08-05). «Volver a casa de Yaa Gyasi» Club de Lectura Virtual (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  2. a b c d ISSN 1134-6582..
  3. (Ingelesez) «Yaa Gyasi» Penguin Random House Speakers Bureau (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  4. (Ingelesez) Detroit, Detroit Film Theatre 5200 Woodward Ave; directions », MI 48202 Get. «Author Talk: Yaa Gyasi» www.dia.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  5. (Ingelesez) «Yaa Gyasi | Penguin Random House» PenguinRandomhouse.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  6. «Gyasi | Ediciones Salamandra» salamandra.info (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  7. Páez, Alexander. (2017-08-08). «Donde acaba el infinito: Volver a casa, de Yaa Gyasi» Donde acaba el infinito (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  8. Ezkerra, Estibalitz. «Etxeratzeko daudenak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. (Gaztelaniaz) Aguilar, Andrea. (2017-03-24). «“Tanto el sueño como la pesadilla pueden ser ciertos en EE UU”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  10. (Ingelesez) «Transcendent Kingdom by Yaa Gyasi: 9780525658184 | PenguinRandomHouse.com: Books» PenguinRandomhouse.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).

Kanpo estekak aldatu