Xau Donostian (Gipuzkoa) sorturiko musika taldea da. Euskal Herritik dauden beste talde batzuekin bezala, euren soinuetan, rock, funky, nu-metal, hip-hop, musika klasikoa edo techno soinuak sortzen dituzte. Xauren bereizgarria, taldearen ustez, estilo nahaste handi hori da, eta eurek sortu duten WOFL (Whatever One Feels Like edo Gogoa ematen dizuna) izeneko estiloa.

Xau
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaWOFL
InstrumentuakAhotsak, Bi kitarra, baxua, teklatua eta bateria.
Urteak2007 - 2009
Taldekideak
Joseba Lasa
Aitor Gonzalez "Gontxas"
Aizpea Mujika "Kra"
Unai Mujika "Magic"
Julen Larruzea
Informazio gehigarria
[1]

Historia aldatu

Xau proiektua 2006ko urrian sortu zen, Unai eta Gontxas Egiako lokal batean elkartzen hasi zirenean. Gutxi geroago Joseba (Nekez) eta Aizpea gehitu ziren, tadeak gorputza hartzen hasten zuelarik.

2007ko udan Piraten lehen musika lehiaketan parte hartzeko asmoarekin demo bat grabatu zuten, behin behineko bateriajole bezala Naizroxa taldeko Iban hartuta. Hala ere, udaren bukaerarako Julen (Exum) gehitu zen bateriajole finko bezala.

Taldekideak aldatu

  • Joseba Lasa (ahots nagusia eta gitarra)
  • Aitor Gonzalez ”Gontxas” (kitarra nagusia)
  • Aizpea Mujika ”Kra”(baxua eta koroak)
  • Unai Mujika ”Magik”(teklatua eta koroak)
  • Julen Larrucea (bateria)

Kanpo estekak aldatu