Xantako

Donibane Lohizuneko auzoa

Xantako Lapurdiko Donibane Lohizune udalerriaren hego-ekialdean dagoen auzo bat da. Ugarana ibaiaren iparraldeko ertzean eta E05 autopistaren alboan kokatzen da. D918 errepideak zeharkatzen du.

Xantako
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaDonibane Lohizune
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°22′52″N 1°38′16″W / 43.3812°N 1.6378°W / 43.3812; -1.6378
Demografia

Auzo honetan golf zelaia, 4 izarretako hotela, jatetxe bat, ikastetxea, institutua, udal igerilekua eta hainbat kirol instalakuntza daude (estalitako tenis zelaia, gimnasioa, errugbi eta futbol zelaiak). Auzo honetako etxebizitza eta etxalde gehienak nagusiki euren jabeen bigarren etxebizitzak izan ohi dira.

Kanpo estekak aldatu