Xanfarin eta andere King

Xanfarin eta andere King[1] (ingelesez: Scarecrow and Mrs. King) AEBtako telesaila bat izan zen. 1983ko urriaren 3tik 1987ko maiatzaren 8ra CBS katean aireratu zen. Kate Jackson eta Bruce Boxleitner aktoreek antzeztu zuten. Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean ETB1ean euskaraz aireratu zen.

 Xanfarin eta andere King
Jatorria
IzenburuaScarecrow and Mrs. King
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua4
Atalak88
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaArthur B. Rubinstein (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1983ko urriaren 3a
Amaiera-data1987ko maiatzaren 28a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaWashington

IMDB: tt0085088 Allocine: 332 Rottentomatoes: tv/scarecrow_and_mrs_king Allmovie: v280682 Metacritic: tv/scarecrow-and-mrs-king TV.com: shows/scarecrow-and-mrs-king Edit the value on Wikidata

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Amanda King (Kate Jackson) dibortziatutako estatubatuar etxekoandrea da, bere eguneroko kezka nagusiak bere bi seme eta amak sortzen dizkiotelarik. Goiz batez, Amandak tren batean doala CIAko Lee Stetson (Bruce Boxleitner) agentearekin topo egingo du, ezizenez "Xanfarin" (jatorrizko bertsioan "Scarecrow"), hark beste agente etsai batzuk jarraitzen dutenez Amandari pakete bat eman eta kapela gorridun gizonari eramateko eskatuko dio. Amanda ez da misioa gautzeko gai izango, tren-bagoi hartan ezaugarri horretako gizon asko baitaude. Hortaz, pakete hura berreskuratzeko, Xanfarin emakumearen bila hasiko da, azkenean, Amanda bera ere misio hartan buru-belarri eta nahi ala nahi ez sartuko delarik. Xanfarin atzematen dutenean, Amanda berak paketearen sekretua argitu eta Xanfarin erreskatatzea lortuko du. Honela bada, misio horren ostean etxekoandrea Agentziarentzat lanean hasiko da, baina halabeharrez bere familiari lanbide berrian hasi dela ezkutatuz. Azkenean Lee eta Amandak espioi eta gaizkileen aurka elkarlanean ederki asko moldatzen den lantaldea osatuko dute.

Aktoreak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu