Women Wage Peace ("Bakearen aldeko emakumeen kanpaina") Israelgo bakearen aldeko mugimendua da, 2014an sortua Gazako Gerra amaitu eta pixka bat ondoren. Helburu nagusia du Israelgo Gobernua mugiarazi Palestinako Herriarekin akordio politikoa lortzeko, bi aldeek onartuko zutena, 2018. urtea baino lehen.

Logo of Women Wage Peace

Hastapenetan israeldar emakume talde batek abiatuta, mugimendua lanean egon da palestinar emakumeekin loturak sortu ahal izateko, bai eta beste zonalde eta erlijio batzuetako emakume eta gizonengan iristeko. Ipar Irlanda eta Liberiako antzeko emakumezko mugimenduek eragina eduki zuten sorreran. Halaber, 1997an abiatutako "Lau amen mugimendua"-k inspiratu zituen, lortu zuena israeldar armada erretiratzea Hego Libanotik.

2017ko maiatzean 20.000 kide eta sustatzaile baino gehiago zituen.

2016ko urriko martxa aldatu

2016ko urrian, 3.000 israeldar eta palestinar emakumek parte hartu zuten martxa batean Israelgo iparraldetik Jerusalemeraino, Netanyahu lehen ministroaren egoitzaren aurrean amaituz. Hizlarien artean Leymah Gbowee zegoen, Bakearen Nobel Sariduna Liberiako Bigarren Gerra Zibilaren amaiera bultzatzeagatik.

Ibilaldia eta gero, Yael Deckelbaum kanadar-israeldar abeslariak kolaboratu zuen mugimenduarekin "Prayer of the Mothers" abestiarekin, 2017ko maiatzerako Youtuben 3 milioi ikustaldi baino gehiago jaso zuena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu