Wire (softwarea)
- Artikulu hau software aplikazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wire (argipena)».
Wire, Wire Swissek sortutako komunikazio eta lankidetza aplikazio zifratu bat da[1]. IOS, Android, Windows, MacOS, Linux... hainbat sistema eragilerentzat eskuragarri dago. Wirek zerbitzu multzo bat eskaintzen du: mezularitza, ahots-deiak, bideo-deiak, hitzaldiak, fitxategi-trukea eta kanpoko lankidetza barne. Hori guztia ertzetik ertzerako zifratze seguru batek babestuta.
Wire (softwarea) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2014 |
Argitaratze-data | 2014 |
Azken bertsioa | 3.31.4421 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Android (mul) , IOS, MacOS X eta Microsoft Windows |
Programazio-lengoaia | C++ |
Irakur dezake | Android (mul) , IOS, Microsoft Windows, MacOS X eta GNU/Linux |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 3.0 or later (en) eta GNU Affero General Public License, version 3.0 or later (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Wire Swiss (en) |
wire.com | |
Iturri-kodea | https://github.com/wireapp/wire |
Wirek zenbait aukera eskaintzen ditu, beti ere segurtasunari garrantzia eskainiz: Wire Pro, --enpresentzako lankidetza funtzioa eskaintzen duena--; Wire Enterprise, --eskala handiko edo araututako erakundeentzako ezaugarri gehigarriekin, Wire Pro funtzioak ere barne hartzen dituena-- eta Wire Red --eskariaren araberako krisi kasuetarako lankidetza suitea--. Wire Personal ere eskaintzen dute, hau da, erabilera pertsonalerako mezularitza-aplikazio segurua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).