Winsorizatutako batezbesteko

Winsorizatutako batezbestekoa» orritik birbideratua)

Winsorizatutako batezbestekoa estatistikan erabilitako batezbesteko neurri mota bat da, muturreko datuen eragina txikitzea duena helburu, Charles P. Winson bioestatistak lehen erabilia. Hontan, datu multzo bat winsorizatu egiten da, balio batzuk ordezkatuz, ondoren batazbesteko sinple bat kalkulatzeko. Goi eta behe muturreko datu kopuru bat (orokorrean ehunekoz adierazita) haren multzoaren medianatik hurbilen dagoen balioagatik ordezkatzen da, geroago balio kopuru guztiengatik zatitzeko:

Orokorrean, moztutako batezbestekoaren antzeko funtzio bat betetzen du. Azken honek muturreko datuak formulatik kanpo uzten dituen bitartean, winsorizatutako batezbestekoak balio hauen eragina txikitu egiten du.

Adibidea aldatu

10 zenbakiko multzo bat emanda, multzo honen %60eko Winsorizatutako batezbestekoa honako hau da:

 

x(1) eta x(2) balioak x(3)-rengatik ordezkatu dira, x(9) eta x(10) balioak x(8)-rengatik ordezkatu diren bitartean, 10etik 6 balio Winsorizatuz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu