Will Penny
Will Penny, 1968ko Tom Griers estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako western film bat da. Charlton Heston, Joan Hackett, Donald Pleasence, Ben Johnson, Bruce Dern eta Slim Pickens aktoreek antzeztu zuten.
Will Penny | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | Will Penny |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tom Gries (en) |
Gidoigilea(k) | Tom Gries (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Walter Seltzer (en) |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Warren Low (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Roland Anderson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Raksin |
Argazki-zuzendaria | Lucien Ballard |
1960ko Sam Peckinpahk zuzendutako The Westerner telesailaren "Line Camp" atalean oinarritua dago.
Western filmetan ohiko pertsonaia den Cowboy bakartia protagonista du, haren sentipen, ahulezia eta bere burutik pasatzen den orotan barneratuz.
Argumentua
aldatuWill Penny (Charlton Heston) harat-honata zorte txarrarekin dabilen cowboy bakarti bat da, behinola gaizkile talde batek basamortuaren erdian gosez eta egarriz hil dadin loturik abandonatua. Hiltzorian dela, Mendebaldera bere senarrarekin berrelkartzera doan emakume batek (Joan Hackett) eta haren semetxoak (Jon Gries) topatu, salbatu eta osatu arte zainduko dute. Piskanaka, Willek emakumearengatik esker ona baina gehiago sentitzen hasiko da, emakumeak ere Willengatik erakarpena sentitzen hasiko eta mutikoak ere estimua hartuko dio.
Halere, gaizkile taldea itzuli eta hirukoteak aurre egin beharko die.
Aktoreak
aldatu- Charlton Heston: Will Penny
- Joan Hackett: Catherine Allen
- Donald Pleasence: Quint predikatzailea
- Ben Johnson: Alex, Flat Arrantxoko kapataza
- Lee Majors: Blue
- Bruce Dern: Rafe Quint
- Slim Pickens: Ike Walterstein
- Anthony Zerbe: Dutchy
- Matt Clark: Romulus
- Jon Gries: Horace "Button" G. Allen mutikoa
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)