Wilhelmina Hay Abbott

Eskoziako sufragista, editorea eta hizlaria

Wilhelmina Hay Lamond, Elizabeth Abbott izenez ezaguna (Dundee, 1884ko maiatzaren 22a - 1957ko urriaren 17a) eskoziar sufragista, editorea eta hizlari feminista zen.

Wilhelmina Hay Abbott

Bizitza
JaiotzaDundee1884ko maiatzaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza1957ko urriaren 17a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)George Frederick Abbott (en) Itzuli  (1911 -
Hezkuntza
HeziketaCity of London School for Girls (en) Itzuli
Londresko University College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, editorea eta sufragista

Biografia aldatu

Wilhelmina Hay Lamond 1883an jaio zen, Dundeen (Eskozia). Haren aita, Andrew Lamond, jute-fabrikatzailea zen. Bigarren mailako ikasketak City of London School for Girlsen eta Bruselan egin zituen, eta, gero, Londresen idazkaritza eta kontabilitate ikasketak egin zituen. Gero, Londresko University Collegera joan zen 1907ko udan, eta etika, filosofia modernoa eta ekonomia ikastaroak egin zituen.[1] Emakume gazte zela, Elizabeth izena erabiltzen hasi zen. 1911n ezkondu zen George Frederick Abbott autorearekin, eta bikoteak seme bat izan zuen, Jasper A.R. Abbott (1911-1960), OBE, Royal Navyko ofiziala.[2][3]

1909an, Edinburgh National Society for Women's Suffrage-ren (Edinburgoko Emakumeen Sufragioaren aldeko Elkarte Nazionala) antolatzaile bihurtu zen, eta, 1910ean, Scottish Federation of Women's Suffrage-ren (Eskoziako Emakumeen Sufragioaren aldeko Federazioa) zuzendaritza-batzordeko kide izan zen. Hitzaldiak eskaini zituen Australian, Indian eta Zeelanda Berrian, emakumeentzako Eskoziako ospitaleetarako funtsen kanpainaren barruan. National Union of Societies for Equal Citizenshipren (Herritartasunen Berdintasunerako Elkarteen Batasun Nazionala) ordezkaria izan zen, Emakumeen Nazioarteko Aliantzan, 1923an. 1926an, Chrystal MacMillanekin fundatu zuen Open Door Council eta, gero, Open Door International. Berrogei urtez lan egin zuen, halaber, higiene moral eta sozialerako elkartearekin; hamar urtez izan zen lehendakari. Josephine Butlerrekin korrespondentzia izan zuen.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. Cheryl Law, Women: A Modern Political Dictionary (I.B. Tauris 2000): 9. ISBN 186064502X
  2. (Ingelesez) «The Women's Suffrage Movement: A Reference Guide 1866-1928» Routledge & CRC Press (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Women, a modern political dictionary | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  4. (Ingelesez) Abbott, Wilhelmina Hay (Elizabeth) neé Lamond – Suffragist and Equalitarian Feminist | Dundee Women's Trail. (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  5. «Wilhelmina Hay Abbott» geni_family_tree 2022-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).

Bibliografia aldatu

  • Abbott, Elizabeth, Mrs (1883-1957) », dans Elizabeth Crawford, The Women's Suffrage Movement. A Reference Guide 1866–1928, Londres, Routledge, 2001, p. 1-2.

Lotutako artikuluak aldatu

Kanpo estekak aldatu