Wilbur Wants to Kill Himself
Wilbur Wants to Kill Himself (euskaraz Wilburrek Bere Buruaz Beste Egin Nahi Du), 2002ko Lone Scherfig daniarrak zuzendutako drama eta komedia bat da. Jamie Sives, Adrian Rawlins, Shirley Henderson, Lisa McKinlay, Mads Mikkelsen eta Julia Davis aktoreek antzeztu zuten.
Wilbur Wants to Kill Himself | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | Wilbur Wants to Kill Himself |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Danimarka, Frantzia eta Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lone Scherfig (en) |
Gidoigilea(k) | Anders Thomas Jensen Lone Scherfig (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sisse Graum Jørgensen |
Konpainia ekoizlea | Zentropa (en) Sigma Films (en) Scottish Screen (en) TV 2 Danmark (en) Glasgow Film Office (en) Sveriges Television Nordisk Film & TV Fond (en) Danish Film Institute (en) |
Edizioa | Gerd Tjur (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Jette Lehmann (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joachim Holbek (en) |
Argazki-zuzendaria | Jørgen Johansson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Glasgow |
Argumentu nagusia | sibling relationship (en) , Bizitzaren zentzua, existential crisis (en) eta suicidal ideation (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
Argumentua aldatu
Eskozia, Glasgow, Wilbur (Jamie Sives) bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu. Erakarpen ahalmen handia, bereziki emakumeen artean, grazia eta xarma izan arren, ez du bere izaera ezkorra alboratzea lortzen. Haren anaia txikia, Harbour (Adrian Rawlins), aldiz, Wilbur zoriontsu egin nahi duen izaera baikor amaigabeko gizasemea da. Biak hirian bizi dira eta elkarrekin batera beren aitarengandik heredatutako liburudenda baten jabe eta langileak dira. Harbourrek liburudendako bezeroa den Alice (Shirley Henderson) izeneko emakume gaztea eta Mary (Lisa McKinlay) neskatoaren ama ezagutu eta Alicekin ezkonduko da. Mary neskato idealistak Wilburren estimua bereganatu eta haren bizitza salbatzeaz gain bizitzan bakea topatzen lagunduko dio.
Aktoreak aldatu
- Jamie Sives: Wilbur
- Adrian Rawlins: Harbour
- Shirley Henderson: Alice
- Lisa McKinlay: Mary
- Mads Mikkelsen: Horst
- Julia Davis: Moira
- Susan Vidler: Sophie
- Jonah Burgess: Steve
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)