Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2017
«ezagutza elkarrekin eraikitzen». EHU-Wikipedia 2017 |
|
Aurkezpena
aldatuUnibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.
Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 38 milioi artikulu ditu 290 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu.
Unibertsitatea eta Wikipedia, biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, eta bestea, entziklopedia kolaboratzaile bat da. Bien arteko elkarlana aberasgarria delako, batak bestea laguntzen eta hobetzen duelako, elkarlana ezinbestekoa da.
Nola egin dezakegu lan elkarrekin?
aldatuUnibertsitatean hezkuntza mailan egiten den lana eta Wikipedia editore-lanak elkar batuta. Aprobetxa dezagun unibertsitatean ikasleek egiten dituzten lanak, ikasten dituzten gaiak, haien jakin-minak eta abar... Euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko. Horretarako, hautazko kreditu bateko ikastaro hau prestatu dugu.
Noren artean antolatuko da?
aldatu- Euskal Herriko Unibertsitatea (Gipuzkoako Campuseko fakultate desberdinetako irakasleak, C.Santamaría Liburutegia...)
- Donostia/San Sebastián 2016 Kultur Hiriburutza, Donostiapedia delako proiektuaren bitartez.
- Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Helburua
aldatuZientziaren alor desberdineko artikuluak euskaraz sortzea eta lan horiek ebaluatzea.
Zientziaren alorrak
aldatuEHUren Gipuzkoako Campusean ematen diren diziplina guztiak:
- Kimika
- Fisika
- Psikologia
- Pedagogia
- Filosofia
- Antropologia
- Zuzenbidea
- Arkitektura
- Irakaskuntza
- Enpresaritza zientziak
- Informatika
- Kriminologia
- Erizaintza
- ...
Izen-ematea
aldatuIkastaroan parte hartzeko hautazko kreditua duen “EHU eta Wikipedia 2016” aukeratu behar da. Parte-hartzaileak bi iturrietatik etorri daitezke:
1. Irakasleen bitartez izena ematen duten ikasleak: Irakasleak klasean lantzen diren gaiak aukeratu eta gai horien lanketa beren ikasleei klasean proposatuko die.
2. Adskripziorik gabeko ikasleak: zerrendatuak ditugun irakasleen ikasle ez direnak beste ikasleek izena emanez gero, bilatuko da irakasleen artean gaia proposatu eta ebaluatu dezakeen irakasleren bat. Wikipediatik falta diren artikuluen zerrendak badaude ere ikasleek horietako bat aukera dezakete.
Metodologia
aldatuFormakuntza (3 ordu)
aldatuCarlos Santamaría liburutegian. Formakuntza hau Wikilari elkarteko kideek emango dute.
Bilaketa eta idazketa (18 ordu)
aldatuErreferentzia bilaketa eta ikerketa
aldatuHau Carlos Santamaría liburutegian egingo litzateke eta ikasleei sortu edo landu behar duten artikuluari buruzko erreferentzia bibliografikoak bilatzen erakutsiko zaie.
Lan hau liburutegian egingo da, diziplinen arabera txandak antolatuta.
Idazketa
aldatuLan hau ikasleek beren kaxara garatu behar dute denbora jakin baten barruan.
Edizio topaketa: (4 ordu)
aldatuDiziplina arteko edizio topaketa Liburutegian sortutako artikuluei azken moldaketa eta txukunketak egiteko Wikipediako lankide adituen laguntzarekin.
- Eguna: apirilaren 6a
- Ordua: 15:00-19:00
- Lekua: Carlos Santamaría liburutegia.
Lanaren ebaluazioa
aldatuIrakasle bakoitzak egindako lanak Wikipedian bertan ebaluatuko ditu, behar diren moldaketak bertan eginez. Formatu aldetik, Wikilari batek ebaluatuko ditu lanak Wikipedian erabili ohi diren irizpideen arabera eta irakasleei bidaliko die txostena ebaluazioan kontuan har dezaten.
Ikasleek egindako artikuluekin liburu baten argitalpena egingo da.
Baliabideak
aldatuEuskal Wikilarien Kultura Elkarteak tutoretza eta jarraipena egingo duen wikilari bat jarriko du. Ikasleekin zein irakasleekin hitz egiteko eta lan guztiak koordinatzeko. On-line laguntza emateaz gain, lanak, formatu aldetik, zuzendu eta egokituko ditu. Lanen ebaluazioa egingo du formatuaren egokitasunaren aldetik Wikipediako ohiko irizpideak jarraituta.
Egutegia
aldatu- Izen-ematea: 2017ko martxoaren 8a bitarte.
- Formakuntza: martxoaren 9an. 3 orduko formakuntza egingo da 15:00-18:00 bitarte Carlos Santamaria Zenroan.
- Edizio-topaketa orokorra: apirilaren 6a. C.Santamaría Liburutegian.
- Lanak bukatzeko epea: irakale bakoitzak finkatuko du lanak bukatzeko epea. Orohar, denak emaiturik egon beharko dira 2017ko uztailerako.