Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orria11

Isomero

aldatu

Molekula baten ezaugarriak eta propietate kimikoak interpretatu ahal izateko ez da nahikoa formula enpirikoa jakitea, molekula barnean atomoen kokapena ere ezagutu behar da. Atomoen kopurua soilik ez du eragiten subtantzia baten izaeran, atomo horien ordenazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.

Isomeria mota nagusiak honako hauek dira:

Isomeria laua edo egiturazkoa:

aldatu

Isomeria mota hau formula lauen bidez azaltzen da. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen loturetan dautza. Azpi-motak:

Kateazkoa:

aldatu

Isomeria honetan molekula barruan atomoak orden desberdinean kokatzen dira, karbono katearen egitutra ezberdina izanik. Batzuetan karbono atomoek kate linealak osatzen dituzte, baina forma adarkatuak ere har ditzakete. Hori pentanoaren isomeroekin gerta daiteke:

Kokagunekoa:

aldatu

Isomeria honetan talde funtzionalak molekularen kokapen ezberdinetan daude. Adibidez, -OH taldea toki desberdinetan dago pentanol arruntean, 2-pentanolen eta 3-pentanolen:

Funtziozkoa:

aldatu

Bi molekulek formula empiriko bera dutenean baina funtzio organiko desberdina. Adibidez, propanoa (zetona bat) eta propanal (aldehidoa).

Esteroisomeria edo Isomeria Espaziala:

aldatu

Molekulen isomeria antzemateko ez du balio molekulen formula lauak. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen kokapen espazialean daude.

Geometrikoa edo Cis-Trans:

aldatu

Lotura bikoitza duten karbono atomoetan ematen da:

Isomeria optikoa:

aldatu

Enantiomero izeneko molekulekin ematen da. Molekula horiek ia berdinak dira, baina planoarekin ez dira simetrikoak, eta bietako bat bestearen ispiluko irudia da. Gainera, bi molekula enantiomeroak ezin dira gainjarri (pertsona baten bi eskuekin gertatzen denaren antzera).

Molekula enantiomeroek antzeko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte, bat izan ezik: argi polarizatua norabide ezberdinetan desbideratzen dute. Argiaren bribazio-planoa eskuinalderantz debideratzen badu, dextrogiro deitzen zaio molekula enantiomeroari, eta ezkeralderantz desbideratzen badu, lebogiroa.