Wikipedia:Txokoa/2005eko urria

2005 urteko urrian, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Kolonek Amerika aurkitzen du. aldatu

Aupa!

Lehenengo eta behin, zorionak azalaren itxura berriagatik! Ea pixkanaka azal benetan itxurosoa lortzen dugun guztion artean. Wikipedista heldu berria naiz ia-ia eta oraindik ez dakit gauza asko zelan egiten diren, baina horra iradokizun pare bat, badaezpada:

1.- Efemerideen zutabean "1492 - Kolonek Amerika aurkitzen du." bezalako esaldiak agertzen dira, egituraz gazteleraren kalko hutsak izateaz gain, euskaraz zentzurik ez daukatenak. "Amerika aurkiTU ZUEN" behar dute horrelakoek, "-TEN DU" horrek orainaldian errepikatzen den ekintza adierazten baitu.

2.- Zer dira "Gaurkotasunak"? Ez litzateke hobe "albisteak" "azken unekoak" edo antzeko zerbait jartzea?

Hale ba, eztabaidatzera! ;)

Iparraldekoentzako oharra dela-eta, batuak euskalki guztietako hitzak onartzen ditu. Arau batuak joskerari dagozkio batez ere, eta idazkerari, hitz berbera hainbat eratan idazten den kasuetan. Ez dago modurik behar duten sarreretan sinonimoak-edo sartzeko?

  • Aupa!

1- Efemerideak normalean orainaldian idazten dira hizkuntza guztietan. Bestela begira ezazu hurrengo adibideak:
gazteleraz: http://es.wikipedia.org/wiki/13_de_octubre
frantsezez: http://fr.wikipedia.org/wiki/13_octobre
ingelesez: http://en.wikipedia.org/wiki/October_13
Bestalde "efemeride" hitza eztabaidagarria da. Ez dakit euskaraz "gertakariak" edo horrelako hitz bat dagoen. "efemeride" gaztelaniatik hartua dago-eta.

2- "Gaurkotasunak" gaiean zurekin ados nago. Baina beste wikipedialarien iritzia itxarongo dugu, ados? 3- Bukatzeko, eztabaidetan, bukatzerakoan erabiltzaile bakoitzaren zigilua ezartzeko ohitura dago ;) Hurrengorarte! --Kabri 17:32, 13 Urria 2005 (UTC)

    • Eup!

1.- Agian astuna edo pedantea izango naiz, baina nahiz eta beste wikipedia batzuetan efemerideak orainaldian agertu, uste dut euskara zuzen erabiltzea ere garrantzitsua dela, eta 1943ko urriaren 13an Alemaniak Londres bonbardatzen du esaldiak, neuri behintzat min ematen dit. Neure uste apalean beste wikipedia batzuen estiloari jarraitzea ez da aitzakia geure hizkuntzari horrelako aldrebeskeriak egiteko.Efemeride hitzaren inguruan bat nator zurekin. Euskarazko berba urteurrena da, baina ez zait oso egokia iruditzen. Gertakariak aproposagoa izango litzateke.

2.-Ados. Honetan zein aurrekoan, wikipedialarien iritziak jasotzea ondo legoke...

3.-Ups! Barkatu! Hurrengoetan ez zait ahaztuko!

--Joxe 19:41, 13 Urria 2005 (UTC)

      • Nik neurearekin jarraituko dut. Sentitzen dut, baina efemerideak horrela idatzita ikusteak min ematen dit begietan. Azalpen bat aurkitu dut hemen, errorea non dagoen ulertzeko balio dezakeena. Testua lluzetxoa denez, hemen azpian kopiatuko dut interesatzen zaigun (zaidan! ;) ) zatia:

2.2.1.2. «Presente historikoa» (*jaiotzen da jaio zen)

Atal honetan eta hurrengoetan, beste askotan bezala, bi alderdi zaindu behar dira (eta kontu pixka batekin ibili behar da, beraz):

   - erdararen kalko okerra
   - kalkoaren beldurrez, euskararen aukera egokiak ez murriztea

Esan dezagun, bada, hasieratik: ez da egokia presente historiko delakoa euskaraz kalkatzea (honekin batera, hala ere, ikus hurrengo atalak, antzeko erabilera baita, baina aitzakiarik gabea, orainaldi narratiboarena).

   Desegokia	Egokia
   - *1955ean jaiotzen da. [«nace»=«nació»]	- 1955ean jaio zen / jaioa da.
   - *1964an sortzen da elkartea. [«se crea»=«se creó»]	- 1964an sortu zen / sortua da elkartea.
   - *Iaz sortzen da elkartea. [«se crea»=«se creó»]	- Iaz sortu zen elkartea.

Bistan denez, aspektuarekin (-tzen) denbora (zen - da), biak aldatzen dira hor erdarazko erabilera berezi horren kalkoan, eta erabatekoa litzateke nahastea euskaraz.

Erdaraz, gainera, histórico baino zuzenago eta argiago litzateke de historiadores edo de crónica deitzea orainaldiaren erabilera horri. Lehenaldi narratibo normalaren monotonia saihesteko baliatzen da, antza, eta, horrekin loturik, erdarazko adizkien errepikapen gogaikarria ere bai:

   - Nació... creció... vivió ... estudió... ejerció... dimitió... murió.

Arrazoiak arrazoi, halako aukera estilistikoak hizkuntza bakoitzaren berezitasuna izaten dira, eta hizkuntza horren egitura eta historiaren araberakoak. Frantsesez, kasurako, erregistro landuan baino ez dira dagoeneko erabiltzen, ia, lehen aldiko adizkiak: ez da harritzekoa, beraz, orainaldikoak erabat nagusitzea iraganekoak adierazteko ere.

Euskaraz, berriz, bada beste prozedura bat halako adizki-kateen astuntasuna arintzeko guztiz egokia ­aditza isiltzea­, eta horixe da gehienetan aukerarik hoberena:

   - 1925ean jaio (zen), eta 1999an hil zen.
   - Apaiz-ikasketak egin (zituen), hogei urtez misiolari ibili (zen), eta, urteen buruan, apezpiku izatera iritsi zen.

Hegoaldean arruntena den molde horren ondoan, gainera, bada beste bat ere aukeran, lehenbiziko adizkia jokatzen duena:

   - 1925ean jaio zen, eta 1999an hil (zen).

Tristeena, hain zuzen, zera da, berriro: euskararen berezko baliabide egokiak baztertu (esku-eskura egonik) eta erdararen prozedurak baldarki imitatzea. Berriro ere, itzulpenetan dugu arriskurik handiena, baina bestela ere egiten ditugu halako okerrak, hain barruratua dugu erdarazko estilo-eredua bera. Oharturik eta erne egotea da, beraz, kontua, bihurrikeriarik gabeko esapide normaletatik ez alferrik aldentzeko.

Besterik da historialariak ere inoiz, pasarteren batean, literatura petoa egin nahi izatea; kasu horretan, eta jokabide hori zilegi duen neurrian, markaren bat ezarri beharko luke, erregistro-aldaketa seinalatzeko. Hots, kronikatik irudikapen bizira aldatzen dela ohartarazi. --Joxe 16:53, 2 Otsaila 2006 (UTC)

Zerrendak aldatu

Ieup! Ikusten ari naiz badaudela wikipedian zerrenda oso itsusi batzuk adibidez Artea edo Kultura, nere ustez, esteka horietan Artea eta Kultura zer diren agertu behar da, eta ez artikulu pilo batetara esteka gehiago. Seguruenik Artea eta Kultura Kategoria onak izango lirateke, eta berdina gertatzen da Literaturarekin. Egin behar diren esteka zerrendak jartzeko agian hoberena WikiProiektu bat sortzea izango litzateke eta Kategoriak edo Artikuluak garbi garbi uztea, zer deritzozue? --Unaiaia (¿iritzirik?) 18:26, 15 Urria 2005 (UTC)

  • Ados nago, azalean jarriko ditut hobetzeko artikuluen zerrendan, norbaitek hobetu nahi baditu. Bestela guk egin beharko ;) --Kabri 19:14, 15 Urria 2005 (UTC)
Benetan Alavés eta Real Sociedad hobetu behar dira... eta Albert Einstein? ;) --Unaiaia (¿iritzirik?) 19:38, 15 Urria 2005 (UTC)
Bale, aldatu dezu --Unaiaia (¿iritzirik?) 19:39, 15 Urria 2005 (UTC)

Hutsik dauden artikulu berriak aldatu

Zuru erabiltzaileak herri batzuen artikuluak sortzen ari da eta egiten duen bakara herriaren izena ipini eta euskal herriko txantiloi hori ezartzen dio. Beintzat herriaren deskribapen txiki bat ezartzea, izena jartzearekin ez da ezer egiten artikulua beste batek lantzeko usten badu. Zer deritzozue? Guztiok orri bat sortu, orriaren izena ipini eta zirriborro txantiloia ezartzen badiogu zer? 8.000 artikulu egongo ziren baino horietatik 7.000 hutsik. Ez zait jokabide zuzena iruditzen. Artikuluak gehiago landu behar direla uste dut, beintzat deskribapen txiki bat ezarriz. Zuen iritziak espero ditut. Mila esker!--Kabri 16:22, 25 Urria 2005 (UTC)

Gutxienez oinarrizko informazioa jarri beharko litzateke, ez badago informaziorik herri horri buruz, artikulua sortzea tontakeria da, esan duzun bezala, Espainiako herri guztiak sor ditzakegu, baina hutsik badaude... Hoberena beste Wikipedia batetik edo iturri publiko batetik oinarrizko informazioa ateratzea poliki poliki. --Unaiaia (¿iritzirik?) 23:31, 25 Urria 2005 (UTC)
Ene ustetan zentzua du artikulu hutsak egitea antolaketan laguntzen badu. Hau da, Bizkaiako herri guztietako artikulu bana sortzea, herriaren izenarekin eta artikulu hauei dagokien kategoriekin etab. ondo egon daiteke artikulu guztiak antolatuta uzteko. Bestela bakoitzak nahi duen moduan egin eta kategoria ezberdinak artikulu bakoitzeko sor ditzake. Argi dago, artikuluak betetzen joatea hurrengo pausua izan beharko lukeela. Agian arazo hauek murrizteko, hilabetero artikulu multzo bat aukera genezake guztion artean betetzen joateko eta txukun uzteko. Zer deritzozue? --ziberpunk 13:12, 26 Urria 2005 (UTC)
Bai. Egia da artikulu hutsak sortzea wikipedia kategorizatzen laguntzen duela, baina lan horretan nire ustez askoz ere garrantsitsuago litzateke kategori eta azpi kategori nabarmenenak sortzea. Horretarako badaude beste Wikipedia garatuagoak eredu bezala. Bestaldetik, kategoriak sortzea bezain garrantsitzua deritzot txantiloi oinarrizko batzuk sortzea. Adibidez ingelesezko Wikipedian "infobox" txantiloi nagusia dute. Txantiloi honek artikuluaren alboan kaxa textu antzerako bat sortzen du, informazio zehatzarekin (seguraski asko ikusi dituzue), berezitasuna zera da, "infobox" txantiloia ez da erabiltzen artikuluetan, txantiloi honek beste txantiloi zehatzagoak lortzeko balio du. Adibidez, herrien txantiloia, aro baten txantiloia, telesail txantiloia etab. Horrela kategoriak sortzen diren bitartean, kategoria bakoitzen joango diren artikuluen "infobox" txantiloiak neurrira egin daitezke. Hiruzpa bost pertsona hori egiten badugu, Wikipedia eredugarri baten zutabe sendoak jarri ditzakegu --Julen Maneros (¿iritzirik?) 15:19, 26Urria 2005 (UTC)
Bai, ideia ona iruditzen zait. Agian zerrendatxo bat egin genezake. Gertatzen dana da hiruzpabost pertsona direla lan egiten duten guztiak :) --ziberpunk 19:13, 26 Urria 2005 (UTC)

Commons eta irudiak aldatu

Irudiak jartzerakoan lehenik Commons-en dauden begiratu beharko genuke. Gaur adibidez Ikurrina igo da eta han badago bat. Commonsen dauden fitxategiak hemen erabili daitezke Irudi: komandoa erabiliz adibidez, horrela irudiak bakarrik leku batetan igotzen dira, adibidez esan dudan ikurriña [[Irudi:Flag of the Basque Country.svg]] jarriz   agertuko da (beno, 100px-ekoa egin dut) eta ez dut zerbitzarira igo commonsen baitzegoen. Seguruenik azken egunetan jartzen hari garen onddoen irudi gehienak commonsen bazeuden, adbz.--Unaiaia (¿iritzirik?) 23:31, 25 Urria 2005 (UTC)

Ni gaur beste irudi bat igo dut zerbitzarira. Irudi hau ingelesezko wikipediatik hartu dut, baina ez nahiz gai izan ongi "linkatzeko". Suposatzen dut Commons-en egon dela. Balitek copyright eskubideen arazo bat izatea. Dena dela orain ikusi egiten da (Simpsondarrei buruzko bigarren irudiaz nabil Simpsondarrak).
Hori ere erabaki beharko genuke, fair-use irudiak erabiliko ditugu EN-en bezala edo bakarrik eskubide "libreak" dituztenak beste wikipedia askotan bezala? --Unaiaia (¿iritzirik?) 12:12, 26 Urria 2005 (UTC)
Ene ustetan libreak baino ez --ziberpunk 13:11, 26 Urria 2005 (UTC)
Asmo txarrik gabe erabili dut eta kendu behar bada hala egingo dut, bestalde pentsatu dut Ingelesezko Wikipedian egoteko eskubideak baditu, zergatik ez Euskaraz? --Julen Maneros 15:24, 26 Urria 2005 (UTC)
Lasai, ez nizun bronka bota nahi, izan ere gai hau oraindik erabaki gabe dagoela uset dut. Eskubideei buruz, gauza da ingelesesko Wikipedian uste dutela legezkoa dela eskubideak dituen irdu biat erabiltzea erresoluzio txikia badauka eta berari buruzko textu batekin bada. Honela, disken portadak, liburuenal edo jokuen "print screen"-ak dituzte haien Wikipedian, honi fari-use deitzen diote. Beste Wikipedia askotan ordea (ziur ES-en, eta COMMONS-en, besteak ez dakit) eskubide gabe, baimenarekin edo libre dauden irudiak erabiltzen dira. --Unaiaia (¿iritzirik?) 14:01, 26 Urria 2005 (UTC)

Txokoa aldatu

Zer iruditzen zaizue User:Unaiaia/Txokoa? Jarriko dugu hemen goian? Beste hizkuntzetan Txokoek zati asko dituzte, baina ez dut uste guk behar ditugunik (oraingoz) wikipedia txikia baikara. Gainera noizean behin eztabadia zaharrak artxibatu egiten dira. Noizpait hori egiten bada <!-- --> artean jarrita dago eta deskomentatzea besterik ez da. --Unaiaia (¿iritzirik?) 20:22, 26 Urria 2005 (UTC)

  • Ados nago, horrela piska bat txukunago egongo da eta itxuraz hobeagoa.--Kabri 11:27, 27 Urria 2005 (UTC)
Ados nago. Aurrera. --Julen Maneros 15:27, 27 Urria 2005 (UTC)
Ados ni ere --ziberpunk 17:58, 27 Urria 2005 (UTC)
Eginda--Unaiaia (¿iritzirik?) 18:03, 27 Urria 2005 (UTC)

Category izena aldatu

Inork ba al daki Aparteko, Wikipedia eta honelako izenak non aldatzen diren? Kategoriatan beti "Category" irteten da ingelesez, euskarazko "Kategoria" irten beharrean. Mezu guztien orrialdean ikusi dut eta hor ezin dira honelako izenak aldatu. Inork badaki... --Kabri 20:02, 27 Urria 2005 (UTC)

Arraroa da Irudi aldatua egotea eta Txantiloi eta Kategoria ez... agian zuzenean programa aldatu behar da edo... ideiarik ez, agian hoberena beste wikipedia bateko norbait galdetzea? :( --Unaiaia (¿iritzirik?) 20:13, 27 Urria 2005 (UTC)

Bot-en bat? aldatu

Urteko egunetan

## egunak falta dira urtea amaitzeko, ## egunak [[urte bisustuetan]]

jartzen du. ## egun jarri beharko luke, ¿norbaitek lan hori egin dezakeen bot bat dauka? --Unaiaia (¿iritzirik?) 14:17, 29 Urria 2005 (UTC)

  • Ideiarik ere ez... --Kabri 10:55, 5 Azaroa 2005 (UTC)

Hurbilezko itzulpenak aldatu

Kaixo auzokideok, dakidanez, erderazko wikipedian parte hartzen duzutenez, aurkeztu nahi nizueke han sorturiko itzulpen hurbilezko (katalana, galegoa etb.) wikiproiektu berri bat, zein hasiera baten han dauden artikuluak hobetzeko den, artikulu hoberenak eu: -tik es: -ra itzultzeko laguntzen prest zaudetenentzat. Gehiago jakinean jartzeko, es:Wikiproyecto:Traducciones Cercanas -ra jo ahal duzue. Agur bero bat Yrithinnd 22:59, 30 Urria 2005 (UTC)

  • Nahikoa dugu euskarazko artikuluak sortzearekin, gaztelaniazkoak egiten hasteko moduan gaudela... ;)--Kabri 18:34, 1 Azaroa 2005 (UTC)