Ireki menu nagusia

What's Eating Gilbert Grape (euskaraz Nor Maite Du Gilbert Grapek?) 1993ko Lasse Hallström suediar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Filma Peter Hedges idazlearen izenburu berdineko What's Eating Gilbert Grape eleberrian oinarritua dago eta, orobat, zinemarako gidoiaren egokitzapena ere berak idatzi zuen.

What's Eating Gilbert Grape
Jatorria
Argitaratze-data 1993
Jatorrizko izenburua What's Eating Gilbert Grape
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa sarbide-bizipena, film dramatikoa eta film komikoa
Iraupena 118 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Lasse Hallström
Gidoigilea(k) Peter Hedges
Antzezlea(k)
Johnny Depp
Juliette Lewis
Mary Steenburgen
Leonardo DiCaprio
John C. Reilly
Darlene Cates
Crispin Glover
Cameron Finley
Kevin Tighe
Laura Harrington
Mary Kate Schellhardt







[[Kategoria:Cameron Finleyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kevin Tighek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Laura Harringtonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mary Kate Schellhardtek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Andrew Mondshein
Bestelako lanak
Musikagilea Alan Parker
Argazki-zuzendaria Sven Nykvist
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Iowa
Argumentu nagusia familia disfuntzional
Historia
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
66th Academy Awards

Leonardo DiCaprio
Kanpo loturak

Film honek Johnny Depp aktorea ospetsu bilakatu zuen, aldi berean Juliette Lewis eta Leonardo DiCaprio aktoreak ikuslegoarentzat aurpegi ezagun bilakatuaraziz.

ArgumentuaAldatu

AEBtako Iowa estatuko Endora udalerri lasaian behin ere ez da ezer gertatzen. Bertan Grape familia bitxia bizi da. Familiaburua eta anai zaharrena Gilbert gaztea da (Johnny Depp), bere bizitza monotonoa lantegi txiki bateko lana, ezkondutako maitalea eta bere familia ekonomikoki aurrera ateratzeko arduran banatua dago. Bere amak Bonnie-k (Darlene Cates) senarrak bere buruaz beste egin ostean gizentasun morbidoa du, Arnie (Leonardo DiCaprio) anai gazteak atzerapen mentala du, eta bi arreba ere baditu (Mary Steenburgen eta Mary Kate Schellhardt). Gilbertek bere buruari eskeintzeko denbora gutxi du, denbora gehiena Arnie anaia zaintzen igarotzen baitu. Halere, egun batez bere bizitzan Becky azalduko da Juliette Lewis eta harekin batera laino arteko eguzki printza bat eta maitasuna.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu