Web kamera edo Webcama ordenagailu bati konekta dakiokeen kamera digital txikia da. Internet bidez irudiak bidali (webgune batera, bat-bateko mezularitza erabiliz, eta abar) eta irudiak kapturatzeko balio du.

Ordenagailu mugikor baten web kamera

Web kamerek irudiak transmititzeko ordenagailu bat behar dute. Badaude, ordea, sare informatikorako sarbidea bakarrik behar duten kamera autonomoak ere. Web kamera arruntetatik bereizteko, net cam edo sare kamera izenak ematen zaizkie.

HistoriaAldatu

Cambridgeko Unibertsitateko informatika departamentuko kafetegia sotoan zegoen. Langileek kafea hartzeko bere bulegotik sotora jaitsi, kafea egin eta berriz bulegora igo behar zuten. Arauek zioten, kafea bukatzen zuenak berriz bete behar zuela kafeontzia. Baina bazen araua betetzen ez zuen langileren bat departamentuan.

1991.urtean Quentin Stafford-Fraser-ek eta Paul Jardetzky-ek bulegoa partekatzen zuten. Kafea hartzeko hiru solairu jaitsi behar izateaz nazkatuta zeudenez, ideia bat izan zuten: kamera bat jarri zuten sotoan eta kamera hori goiko bulegoko ordenagailuekin konektatu zuten. Honela, haien ordenagailuen pantailatik kafeontzia kontrolatzen zuten eta baita nortzuk ez zuten kafeontzia bukatzen zutenean berriz betetzen ere. Proiektu horri Xcoffe deitu zioten eta hilabete batzuk geroago merkaturatu zuten; 1992an, Xcam lehen web kamera salgai jarri zen.

SoftwareaAldatu

Web kamera bat gehienetan USB portu batez ordenagailu bati konektaturik dagoen kamera digital bat da. Honek ez du ezer berezirik: edozein kamera digital bezalakoa da. Kontuan izan behar da Web kamera izena sofwareak ematen diola.

Web kameraren softwareak denbora jakin batean egiten ditu argazkiak (irudi estatikoa segundo erdikoa izan daiteke) eta beste puntu batera bidaltzen ditu ikusiak izateko. Irudi horiek bideo bat sortzeko erabili nahi baditugu, 15-30 fotograma bitartean egiten duen web kamera erabili beharko dugu.

Interneterako sortzen diren bideoak edo gailu mugikorretik bidaliak direnak, 14 fotograma segundoko segida erabiltzea hoberena da. Modu honetan, lekua aurreztuko genuke kalitate bera mantenduz. Irudi hauek internetetik eskuragarriak izatea nahi badugu, softwarea fotograma bakoitzak JPG formatuan bihurtuko ditu eta web zerbitzari bati bidaltzeko FTP erabiliko du.

TeknologiaAldatu

Web kamerak gehienetan lentez, irudi sentsoreez eta zirkuituez osatuta daude. Hainat lente daude baina ohikoenak plastikozkoak dira.Irudi sentsoreak CCD (charge coupled device) edo CMOS (complementary metal oxide semiconductor) dira. Azken hori koste baxuko kameretan ohikoena da, baina horrek ez du esan nahi edoizen CCD kamera CMOS modukoak baino hobea denik. Erresoluzioaren arabera, gama apaleko modeloak aurki daitezke, 320x240 pixelekin. Erabiltzaileentzako kamerek VGA (640x480) erresoluzioa eskaintzen dute, 30 fotograma segunduko tasaz, kalitatean gutxi gorabehera 1 edo 1,3 MPko erresoluzioaz. Egun, gama altuko kamerek 3, 5, 8, 10 eta 15 megapixel dauzkate eta definio altukoak dira.

Zirkuitu elektronikoak irudia sentsoreazk irakurtzen du eta ordenagailura transmititzen du. Kamera batzuek CMOS sentsore integratua erabiltzen dute, zirkuitoan isiltasun txip bakarra ezarririk, lekua eta kosteak aurrezteko. Sentsorearen funtzionamendua kamera digital baten antzekoa da eta soinua kalitate hobeaz antzematen da.

ArazoakAldatu

Jende asko ospetsua egin da bideoen zabalkundearengatik; hala ere, web kamerak ez dira erabat seguruak, ezezagun bat edonoren web kamerara hel baitaiteke eta ikusten duena grabatu. Soilik behgarrezkoa denean komenigarria da web kamerak erabiltzea.

Oso ohikoak dira adin gutxik zenbaiti egiten zaion groomingak, hots, pederastek grabazio sexualak egitera behartzen dituztenean, gehienetan mehatxatupean. Web kamerak erabiltzearen ondorioz, pribazitutasun arazoak gerta litezke, adibidez, sextingaren bidez.

Nahiz eta beren kalitatea txarra izan, batzuetan segurtasun kameratzat erabiltzen dira batzuetan, gaizkileak edo identifikatzen laguntzen dutelako.

Kanpo estekakAldatu