Walter Cunningham

estatubatuar astronauta

Ronnie Walter Cunningham (Creston, Iowa, 1932ko martxoaren 16a - Houston, Texas, 2023ko urtarrilaren 3a) estatubatuar astronauta izan zen.

Walter Cunningham

(1964)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRonnie Walter Cunningham
JaiotzaCreston1932ko martxoaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHouston2023ko urtarrilaren 3a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Harvard Business School
Santa Monica College (en) Itzuli 1958) associate degree (en) Itzuli
Venice High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronauta, ofizierra, hegazkinlaria, gerra-pilotua, enpresaburua, fisikaria, zientzialaria, merkataria eta ekintzailea
Tenis
 
Enplegatzailea(k)NASA
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduacolonel (en) Itzuli
Astronauta
MisioakApollo 7
Misioen entseina(k)Apollo 7
Denbora espazioan15.608 minutu
waltercunningham.com
IMDB: nm0192474 Edit the value on Wikidata

Marineetan sartu zen eta Koreako Gerrako 54 misiotan parte hartu zuen borrokarako hegazkinlari gisa. Gerra amaitu ondoren Santa Monicako Unibertsitatera itzuli zen eta fisikan lizentziatu zen.

NASAk 1963ko urrian aukeratu zuen astronauten entrenamenduetarako. 1968ko urrian Apollo 7 misioan parte hartu zuen Wally Schirra eta Donn F. Eiselerekin batera. Cunninghamek hamaika eguneko misioan gidatu zuen ilargi-modulua. 1971n NASA utzi zuen.