Wakayamako gaztelua

Wakayamako gaztelua (japonieraz: 和歌山城 Wakayama-jō?) Japoniako izen bereko prefekturan kokatuta dagoen gaztelu japoniar bat da. Gainera, hiriko toki historikorik ezagunena da.

Wakayamako gaztelua
100 Fine Castles of Japan
Wakayama Castle 2011 Kuruwa.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Wakayama
Core city of Japan Wakayama
Koordenatuak34°14′N 135°10′E / 34.23°N 135.17°E / 34.23; 135.1734°14′N 135°10′E / 34.23°N 135.17°E / 34.23; 135.17
Historia eta erabilera
Irekiera1585
KomisarioaToyotomi Hidenaga (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)harria
Ondarea
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Wakayaman izan zen lehen gaztelua Ōta gaztelua izan zen. 1585 urtean Toyotomi Hideyoshik erasotu Negoro-jiko setioaren ondoren tenplu hartako monjeak bertan babestu zirenean. Hideyosik mendietako ubide eta puytzuak bertara bideratu zituen eta uholdeak gaztelua suntsitu zuen. Horrela eskuratu zuen gaztelua eta monje gerlariek errenditu eta seppuku bidez beren buruaz beste egin zuten.

Toyotomi Hideyoshiren anaia zen Toyotomi Hidenagak gaztelu berria eraiki zuen, Wakayamako gaztelua. 1600 urtean Tokugawatarren esku gelditu zen Asano Yoshinagaren gidaritzapean. 1615ean Osakatik gaztelua berreskuratzera etorri ziren 3.000 soldadu baina gazteluan 5.000 zeuden eta erasoa ezereztatu zuten.

1867 arte jauntxo feudalek erabilia izan zen baina 1868ko Meiji berrezarkuntzaren ondoren publikoari ireki zizkion ateak.

Gazteluaren itxuraAldatu

Gazteluaren gaur egungo itxura XVII mendeko berrikuntzek eman zioten. Hala ere esan behar da Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izanb zela eta orain dakusagun gaztelua ondoren berreraikitako erreplika dela.

Hiru solairutako gaztelua da eta lurrez, egurrez eta harriz egina dago.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu