Waisea Nacuqu[1] (Votua, Fiji, 1993ko maiatzaren 24a) Fijiko zazpiko errugbi taldeko jokalaria da. Nacuqu "joko moztaile" bezala da ezaguna[2], eta, askotan, partidak irabazi dituen entseguak lortu ditu. Ezaguna da bere abiaduragatik eta saiakerengatik.

Waisea Nacuqu

Bizitza
Jaiotza1993ko maiatzaren 24a (30 urte)
Herrialdea Fiji
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 

Hastapenak eta hezkuntza aldatu

Nacuqu Ba ibaiaren ertzetik gertu dagoen Votua herrikoa da, eta, askotan, arrantza egiten du bertan[3]. Votua Catholic Schooleko 7. kurtsoaren ondoren, eskolara itzultzeari uko egin zion, eta, Tavua-n, futbolean eta Nadiko Westfield Tokatoka Barbarians-en errugbian jokatu zuen. 2014ko Tokioko zazpiko finalean garaipena lortu zuen Hegoafrikaren aurka[3].

Fiji 7ko Pio Tuwai jokalari ohiaren eta egun Flying Fijian jokatzen duen Josua Tuisovaren lehengusua da.

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[4][5].

Emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[6].

Sariak eta ohoreak aldatu

  • 2018ko Singapurreko Sevens finaleko jokalaria [7]

Erreferentziak aldatu

  1. worldrugby.org. «HSBC World Rugby Sevens Series» www.world.rugby.
  2. «'WISE' – MAN TO WATCH | Fiji Sun» fijisun.com.fj.
  3. a b «PressReader.com - Connecting People Through News» www.pressreader.com.
  4. «Waisea Nacuqu» olympedia.org 2022-02-03an. begiratua(Ingelesez)
  5. «Waisea Nacuqu» Olympics.com 2022-02-03an begiratua (Gaztelaniaz)
  6. "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  7. worldrugby.org. Waisea Nacuqu wins HSBC Player of the Final in Singapore. .

Kanpo estekak aldatu