Wadati-Benioff eremua

Subdukzio-eremuetan lurrikaren fokuak kokatzen diren eremua. Ozeano-fosetatik abiatuta, kontinente edo uharte-arkuen azpian hondoratzen da 15-75° bitarteko okerdurarekin, 600 eta 700 km-ko sakoneraraino.

Wadati-Benioff eremua (Benioff eremua edo Wadati eremua) subdukzio-eremuetan sakonera desberdinetan gertatzen diren lurrikaren foku edo hipozentroek betetzen duten esparruari deritzo. Lurrikaren fokuek hondoratzen ari den ozeano-litosferaren hondaratze-angelua islatzen dute. Eremu osoan zehar pilatzen diren esfortzu tektoniko desberdinen ondorioz lurrikara ugari sortzen dira. Lurrikara sakonenak 670 km-tara gertatzen dira, hondoratzen den litosfera ozeanikoen portaera hauskorra bertaraino mantentzen delako.[1]

Wadati-Benioff eremua

Subdukzio-eremuetako lurrikaren eremua bi sismologoek, bakoitza bere aldetik aurkitu zuten aldi berean; Kaliforniako Teknologia Institutuko Hugo Benioffek eta Japoniako Meteorologia Agentziako Kiyoo Wadati.

Wadati-Benioff eremuaren okerdura-angelua oso aldakorra izan daiteke, baina normalean 45º baino txikiagoa da.

Wadati-Benioff eremu bikoitza

aldatu

Kasu batzuetan subdukzio-eremuetan sismikotasuna duten bi gainazal paralelo aurkitzen dira, bata bestearengatik hainbat kilometrora. Adibidez, Japoniako Honshu irlaren azpitik definitzen den Wadati-Benioff eremuan lurrikaren fokuak 30-40 kilometrora dauden bi planotan (bata hondoratzen ari den lauzaren gainazalean eta bestea plakaren barnean) aurkitzen dira.

Bibliografia

aldatu
  1. Apraiz Atutxa, Arturo.. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 863174813. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).

Kanpo estekak

aldatu