Vrancea konderria (ˈvrant͡ʃe̯a ahoskatua) Errumaniako Sud-Est eskualdeko konderrietako (județ) bat da. Bere hiriburua Focșani da. 4.857 kilometro koadro ditu eta 340.310 biztanle zituen 2011n.

Vrancea konderria
 Errumania
Administrazioa
Estatu burujabe Errumania
ISO 3166-2RO-VN
HiriburuaFocșani
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak45°47′N 26°58′E / 45.79°N 26.97°E / 45.79; 26.97
Azalera4.857 km²
Demografia
Biztanleria335.312 (2021eko abenduaren 1a)
−4.998 (2011)
Dentsitatea69,04 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
MatrikulaVN
prefecturavrancea.ro
Artikulu hau konderriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vrancea».

Haren lurralde gehiena Moldavia eskualde historikoan kokatua dago, baina hegoaldeko partea Munteniari dagokio.

Barrutiaren mendebaldea lurralde menditsua da, errumanieraz "Carpaţii de Curbură" deitua, Ekialdeko Karpatoetatik hegoaldera kokatua; 1.400 m-tik gorako mendiak ditu. Ekialdean, altitudea txikiagoa da. Punta ibaiak (Siret ibaiaren adar nagusia da) zeharkatzen du barrutia.

Eskualdea sismikoki aktiboa da, eta urtero lurrikarak izaten ditu, epizentroa 80 km eta 160 km bitarteko sakoneran dutela.

Demografia aldatu

2011n, 323.080 biztanle zituen, hau da, 66.51 bizt./km²-ko dentsitatea. Biztanleen % 98 errumaniarrak dira.

Urtea Populazioa
1948 290.183
1956 326.532
1966 351.292
1977 369.740
1992 393.408
2002 387.632
2004 394.286
2011 323.080

Banaketa administratiboa aldatu

Bi udalerrik, hiru hirik eta 68 herrik osatzen dute barrutia:

Kanpo estekak aldatu