Voglio vederti danzare

Voglio vederti danzare (euskaraz: «Dantzan ikusi nahi zaitut») Franco Battiato italiar kantugilearen abesti bat da[1].

Voglio vederti danzare
Franco Battiatoren musika-lana
Egilea(k)Franco Battiato
Argitaratze-data1982
IzenburuaVoglio vederte danzare
Ezaugarriak
Genero artistikoanew wave musika eta synthpopa
Hizkuntzaitaliera
Iraupena3:39 minutu
DiskoetxeaEMI Italiana S.p.A.
Deskribapena
Honen parte daL'arca di Noè (en) Itzuli
BideoaYouTube

Abestia aldatu

Lehenengo aldiz 1982ko L'arca di Noè diskoan agertu zen. Arrakastaren ondorioz, Battiatok abestia ingelesez eta gaztelaniaz itzuli eta grabatu zuen. 1985an Echoes of Sufi Dances diskoan I want to see you as a dancer abestia sartu zuen eta 1987an Nomadas diskoan Yo quiero verte danzar abestia sartu zuen. 1989ko Giubbe Rosse zuzeneko albumean ere italierazko bertsioa sartu zuen, zuzenean bere tourrean grabatu zuena.

Abestia L'arca di Noé diskoaren azkena zen. Oinarri elektroniko bat zuen, soinu oso partikularra eta dantzagarria sortzen zuena. Kontraste gisa, abestiaren amaieran Guisto Pio biolin-jotzaileak bals bat jotzen du.

Testuak irudi esoteriko asko ditu, «Nei ritmi ossessivi la chiave dei riti tribali / regni di sciamani / e suonatori zingari ribelli»[oh 1], dervixeen dantza sufiei erreferentzia zuzena eta G. I. Gurdjieff idazle fetitxeari aipamen ez-zuzena[2]. Abestian mendebaldearen eta ekialdearen arteko dantzaren aldeak aipatzen ditu: «Voglio vederti danzare / come le zingare del deserto / con candelabri in testa / O come le balinesi nei giorni di festa»[oh 2] kontrajarriz «Nell'Irlanda del nord / nelle balere estive / coppie di anziani che ballano / al ritmo di sette ottavi»[oh 3][3].

Oharrak aldatu

  1. erritmo obsesiboetan leinuaren errituen giltza / xamanen erresuma / eta musikari ijito errebeldeak
  2. ikusi nahi zaitut dantzan / basamortuko zingaroak bezala / argimutilekin buruan / edo balitarrek bezala jai egunetan
  3. Ipar Irlandan / udako dantzaldietan / agure bikoteek dantzatzen dute / zazpi oktaben erritmoan

Erreferentziak aldatu

  1. (Italieraz) «Richiedi targhetta» www.fimi.it (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  2. Giudice, Christian. (2020-01-22). «‘The Master’s Voice’: The Hidden Gurdjieff in the Music and Art of Franco Battiato» Aries 20 (1): 55–80.  doi:10.1163/15700593-02001003. ISSN 1567-9896. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  3. (Gaztelaniaz) «VOGLIO VEDERTI DANZARE - Franco Battiato» Letras.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).

Kanpo estekak aldatu