Vlotho Alemaniako herri bat da, Ipar Renania-Westfalia estatuan, Herford barrutian eta Detmoldeko eskualdean kokatua dagoena.

Vlotho
Vlotho
urban municipality of Germany (en) Itzuli
Vlotho.jpg
Flagge von Vlotho.svg Wappen von Vlotho.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDetmold
Rural district of North Rhine-WestphaliaHerford
Jatorrizko izena Vlotho
Posta kodea 32602
Udalerri kodea 05758036
Geografia
Koordenatuak 52° 10′ 00″ N, 8° 50′ 59″ E / 52.1667°N,8.8497°E / 52.1667; 8.8497Koordenatuak: 52° 10′ 00″ N, 8° 50′ 59″ E / 52.1667°N,8.8497°E / 52.1667; 8.8497
Vlotho in HF.svg
Azalera 76.92 km²
Altuera 109 m
Mugakideak Kalletal, Lemgo, Bad Salzuflen, Herford, Löhne, Bad Oeynhausen eta Porta Westfalica
Demografia
Biztanleria 18.429 bizt. (2019ko irailaren 30a)
Dentsitatea 239,59 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 05733
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Aubigny-sur-Nère eta Lubsko (en) Itzuli
Matrikula HF
vlotho.de

GeografiaAldatu

Vlotho, Weser ibaiaren ibilguan zehar dagoen herri bat da, Wiehengebirgeren hegoaldean kokatua, mendebaldean, Ravensberger konderria, Lipperlandekin hegoaldean eta Weserberglandekin ekialdean muga eginez. Weser ibaiak ekialdetik iparralderantz igarotzen du herria, eta, udalerriaren iparrekialdeko zatia, Uffeln alegia, herriaren gainontzeko zatitik banatzen du. Udalerriko tokirik garaiena, Bonstapel da, 342 metrorekin eta udalerriaren hegoekialdean kokatua.

Udalerri mugakideakAldatu

Mendebaldean, Herford eta Löhne herriekin, Bad Oeynhausen eta Porta Westfalica herriekin iparraldean, Kalletalekin ekialdean eta Lemgo eta Bad Salzuflen herriekin hegoaldean muga egiten du.

Udalerriaren banaketaAldatu

Udalerria, lau auzo nagusik osatzen dute. Honako hauek:

  • Exter
  • Uffeln
  • Valdorf
  • Vlotho

HistoriaAldatu

Vlothori buruzko lehen aipamen historiak 1185. urtekoak dira. 1248. urtean, Vlothok hiri estatusa lortu zuen, baina, ondoren, galdu egin zuen izurri eta gerrarengatik. 1600. urtetik aurrera, Vlotho toki industrial bihurtu zen. Paper industria zen nagusi eta asko nabarmentzen zen herri hau arlo honetan. 1650. urtean, Vlothok, azoka bat izateko eskubidea lortu zuen, eta, 1719an, herri independente bihurtu zen. Portua eraiki ondoren, ehungintza, makina eta zigarro industria toki bihurtu zen. 1875ean, tren geltokia eraiki zen eta, 1928an, zubi batek hartu zuen ferryaren lekua, Weser ibaia gurutzatzeko orduan. 1969an, Vlothoren hiri zaharra Exter eta Valdorf herrixka edo auzoekin batu zen. 1973an, Uffeln, Vlothori batu zitzaion

EkonomiaAldatu

Herriko ekonomia gehiena, turismoaren ondorioa da. Makina industria ere badago

Ondasun nabarmenakAldatu

Vlothoko XIII. mendeko gaztelua

Kanpo estekakAldatu