Vizcainoia Kanbriar garaian (duela 510 milioi urte) bizi izan zen ekinodermatu bat da, gaur egun iraungita dagoena. Izena Bizkaiko golkoagatik ezarri dioten arren Frantziako hegoaldean eta Espainiako Soria probintzian aurkitu dira fosilak.[1].

Vizcainoia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaEchinodermata
KlaseaEocrinoidea
FamiliaDibrachicystidae
Generoa Vizcainoia
[[|]]

Aurkikuntza eta taxonomia aldatu

Bi espezie ezagutzen dira:

  • Vizcainoia languedocianus: Frantzia hegoaldeko Mazamet ondoan dagoen Montagne Noire mendian aurkitu zen. Hasiera batean Eocystites languedocianus izena ezarri zitzaion (Ubaghs, 1987) baina 2011 urtean Espainian bigarren espeziea aurkitu zenean genero berria eratu zen, Vizcainoia.
  • Vizcainoia moncaiensis: 2011 urtean aurkitu zen Soriako Dehesa de Moncayo parke naturalean, Purujosa herritik bi kilometro eskasera. Samuel Zamora and A. B. Smith-ek izendatu zuten espeziea[1].

Dibrachicystis generoarekin estuki loturik daude, antzekotasun morfologiko nabariak izateaz gain estratu eta eremu berean aurkitu baitira[2].

Deskribapena aldatu

Organismo sesila zen. Oin batez lurrean finkaturik bizi zen eta plakaz osaturiko gorputz batetatik elikagaiak harrapatzeko hainbat luzakin zeuzkan. Luzakinak ere plakaz osatuta zituen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Zamora S.; Smith A. B.. (2012-01-22). «Cambrian stalked echinoderms show unexpected plasticity of arm construction» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 279 (1727): 293–298.  doi:10.1098/rspb.2011.0777. PMID 21653588. PMC PMC3223674. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  2. «Fossilworks: Vizcainoia» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Ingelesez) «Fig. 3 Nearly complete specimen of Vizcainoia sp. a Photograph of...» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).

Kanpo estekak aldatu