Sesil
Sesil hitza (latinetik sessilis, esertzeko egokia) edo eseria, botanikan erabiltzen da, oin edo euskarri bezala funtzionatzen duen organo baten eza adierazteko. Hosto bat sesila da, zurtoinarekin loturarik ez badu, peziolo bidez, lorearen kasuan, pedunkulurik ez badu, eta antera sesila da filamenturik ez badu edo hau oso laburra baldin bada.

Sesil hitza zoologian ere erabiltzen da, bere substratuari itsatsia hazten den izaki bizidun bati erreferentzia egiteko, eta bere substratutik banatzen eta mugitzen ez dena. Bentoseko izaki asko sesilak dira. Adibide bezala, belakiak, koralak, ostra eta muskuiluak bezalako molusku kuskubikoak (baina ez txirlak), briozooak, edo brakiopodoak. Krustazeoen artean, zirripedoen ordenakoak, lanpernak eta balanoak bezala, sesilak dira.
