Vitalina Batsaraxkina

errusiar kirol-tiratzailea

Vitalina Batsaraxkina (errusieraz: Виталина Игоревна Бацарашкина, Omsk, 1996ko urriaren 1a), Errusiako kirol-tiratzailea da. 2020koko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen eta aurrez 2016ko Olinpiar Jokoetan ere bazuen domina bat irabazia. Errusiako Kirolaren merituaren domina ere lortu du[1].

Vitalina Batsaraxkina
Bizitza
JaiotzaOmsk1996ko urriaren 1a (27 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaQ4334746 Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Pisua60 kilogramo
Altuera1,62 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: vitalina-batsarashkina Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Txikitatik izan zuen kirolerako joera. 6 urterekin arrantzan hasi zen, 10ekin tiroa praktikatzen hasi zen eta bere errifle propioa zuen, eta 12rekin UAZ autoak gidatzen zituen[2].

2014ko Europako Gazte mailako tiro txapelketan hirugarren egin zuen 10 m aire pistola proban eta hurrengo urtean munduko txapelduna izan zen. 2016ko Rioko Jokoetan finalean sartu zen eta zilarrezko domina lortu zuen[3].

2018ko Munduko txapelketan urrezko domina (10 m aire pistola), zilarrezkoa (25m aire pistola) eta brontzezkoa (10m taldekakoa) eskuratu zituen. Tokioko Olinpiar Jokoetan 10m eta 25 m pistolako probak irabazi zituen proba 10 metroko puntuaziotan errekor olinpikoa hautsiz[4]. Hirugarren domina bat ere kolkoratu zuen, 10m pistola mixtoan bigarrena izan baitzen Artem Chernousovekin bikotea osatuz.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro (  Brasil)   10 m aire pistola
2020 Tokio (  Japonia)   10 m aire pistola
2020 Tokio (  Japonia)   25 m pistola
2020 Tokio (  Japonia)   Mistoa 10 m aire pistola
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Changwon (  Hego Korea)   Mistoa 10 m aire pistola
2018 Changwon (  Hego Korea)   25 m pistola
2018 Changwon (  Hego Korea)   10 m aire pistola
Europako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Minsk (  Bielorrusia)   Mistoa 10 m aire pistola
Europako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Arnhem (  Herbehereak)   Taldea 10 m aire pistola
2015 Arnhem (  Herbehereak)   Mistoa 10 m aire pistola
2016 Győr (  Hungaria)   Taldea 10 m aire pistola
2017 Maribor (  Eslovenia)   Mistoa 10 m aire pistola
2017 Maribor (  Eslovenia)   Taldea 10 m aire pistola
2018 Győr (  Hungaria)   Taldea 10 m aire pistola
2019 Osijek (  Kroazia)   Mistoa 10 m aire pistola
2019 Osijek (  Kroazia)   Taldea 10 m aire pistola
2020 Wrocław (  Polonia)   Mistoa 10 m aire pistola
2021 Osijek (  Kroazia)   Mistoa 10 m aire pistola
2021 Osijek (  Kroazia)   10 m aire pistola
2021 Osijek (  Kroazia)   Taldea 10 m aire pistola
2021 Osijek (  Kroazia)   25 m aire pistola

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu