Virgo superkumulua

Galaxien taldeak eta multzoak batzen dituen sistema lau eta handia, Virgo multzoa eta Talde Lokala barnean hartzen dituena; Virgo multzoa Supermultzo Lokalaren erdigunean dago, eta Talde Lokala, berriz, ertzean
Virgo Superkumulua» orritik birbideratua)

Virgo Superkumulua edo Superkumulu Lokala (ingelesez Local Supercluster edo LS) Talde Lokala eta beraz, gure galaxia barne hartzen dituen galaxien superkumulua da. Superkumulua ehun talde eta galaxia-kumuluek osatzen dute eta Virgo kumulua du ardatz, superkumuluaren erdigunetik hurbil kokatuta. Talde Lokala Virgo kumuluaren izkinatik hurbil dago.

Virgo Superkumulua eta bera osatzen duten galaxia-taldeak edo kumuluak, horien artean gorriz idatzita dago Talde Lokala.

Virgo superkumuluaren luzera 33 megaparsec ingurukoa da, hau da, 107 milioi argi-urtekoa. Balio hori Talde Lokalaren luzerarenarekin ordezkatuz gero, superkumuluaren tamaina izugarriaz jabetuko gara, izan ere Talde Lokalak megaparsec bakarreko luzera du, gehien jota. Hala ere, Unibertso behagarrian mota honetako milioika superkumulu aurki daitezke.

Galaxien mugimenduaren gainean eragiten duen indar grabitatorioa neurtuz, Virgo Superkumuluaren masa zenbatekoa den jakin dezakegu eta, gutxi gorabehera, 1015 eguzki masa dituela ondorioztatu dute zientzialariek, hau da, 2 × 1046 kilogramo. Haatik, halako masarekin izan beharko lituzkeen izarrek sortuko luketen distira errealitatean sortzen dena baino askoz handiagoa izan beharko lukeenez, superkumulua hein handi batean materia ilunak osatzen duela uste dute zientzialariek.


Kanpo estekak aldatu