Vinnytsiako erasoek Errusiako Indar Armatuek Ukrainako Vinnytsia hiriaren aurka egindako misilen bidezko erasoei egiten die erreferentzia, 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren testuinguruan.

Vinnytsiako erasoak
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko martxoak 6 (aireportua)
2022ko martxoak 16 (telebista-zutoina)
2022ko martxoak 25 (aginte-zentroa)
LekuaVinnytsia, Vinnytsia Oblasta (Ukraina)
Gudulariak
 Errusia  Ukraina
Buruzagiak
ezezaguna ezezaguna
Indarra
Errusiako Indar Armatuak Ukrainako Indar Armatuak
Galerak
Galerarik ez

Azpegitura-kalte nabarmenak; adibidez:

10 zibil hil; 6 zibil zauritu[2][3][4]

Historia aldatu

2022ko martxoaren 6an, indar errusiarrek misilak jaurti zituzten Havryshivka herrixkako Vinnytsiako Nazioarteko Aireportura. Volodymyr Zelensky presidentearen arabera, Errusiak jaurtitako 8 misilek Ukraina erdialdean dagoen Vinnytsiako aireportuaren azpiegitura suntsitu zuten.[5][6] Erasoan, halaber, hamar pertsona hil eta sei zauritu ziren.[2][3][4]Martxoaren 16an, Errusiako suzirien suak Vinnytsiako Telebista-Zutoina jo zuen, hiriko irrati-difusioko instalazioak zerbitzutik kanpo utziz.[7][8]

Martxoaren 25ean, indar errusiarrek aire-eraso bat egin zuten Ukrainako Vinnytsia hirian ere kokaturik dagoen Aireko Armadaren aginte-gunearen aurka.[9] Aire-erasoa, zehazki, sei gurutzaldi-misilek osatu zuten guztira, kalte handiak eragin zituztenak bertako azpiegituran.[1][10]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) AFP. «Ukraine military command center hit by Russian strike» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
  2. a b (Errusieraz) «Из-под завалов аэропорта в Виннице вытащили 10-ю жертву» Украинская правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  3. a b (Errusieraz) «Атака россиян на аэропорт Винницы: из-под завалов достали 6 раненых и 9 мертвых» Украинская правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  4. a b (Errusieraz) «Из-под завалов аэропорта "Винница" деблокировано 15 человек, из них 9 погибших – ГСЧС» Интерфакс-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  5. ANI. (2022-03-06). «8 rockets launched by Russia destroy Ukraine's Vinnytsia airport: Zelenskyy» Business Standard India (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  6. (Errusieraz) Степанюк, Николай. «Руины аэропорта. Под завалами в Виннице находится 6 человек» СПОРТ.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  7. (Ingelesez) CNN. (2022-03-16). «Russian rocket hits TV tower in central Ukrainian city, say authorities» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  8. (Errusieraz) Цыба, Сергей. «Рашисты обстреляли ракетами телевышку в Виннице» СПОРТ.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  9. (Errusieraz) Степанюк, Николай. «Оккупанты выпустили 6 ракет по территории Воздушных Сил ВСУ в Виннице» СПОРТ.UA (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  10. (Ingelesez) CNN. (2022-03-25). «Russian cruise missiles strike Ukrainian Air Force command center, according to Ukraine's military» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).


Kanpo estekak aldatu