Vindeleia
Vindeleia autrigoien antzinako civitatesen bat izan zen.
Vindeleia | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Hispania Tarraconensis |
Historia | |
Kultura | Autrigoiar, erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Iturriak
aldatuLehendabizikoz, II. mendean, Klaudio Ptolomeoren Geographian aipatua izan zen.[1] Antoninoren Ibilbidean, 34. ibilbidearen masio bat zela zioen eta III. mendeko Ab Asturica Burdigalam ibilbidean Virovescatik hamabi milietara eta Deobrigatik hamabost milietara zegoela zioen.
Kokapena
aldatuBere kokapena zehazteko lehendabizikoz erromatar miliaren balioa zehaztu behar dute eta hau zalantzazkoa da, adituek 1.480 eta 1685 metro arteko balioak proposatu dituztelako.[2]
Hona hemen bere zehatzezko kokapenari buruzko teoria batzuk:
- Lorenzo Prestamero urizahartarrak XVIII. mendean Moriana eta Bozo artean Santa Gadea del Ciden aurrean zegoela zioen[3]
- Antonio Blázquez y Delgado-Aguilerak eta Claudio Sánchez Albornozek Santa María Rivarredondatik bi kilometrotara[4] eta J.M. de Kortak Santa María Ribarredondan bertan[5] zegoela zioten.
- Antonio Blázquez y Delgado-Aguilerak, gero, ideia aldatu eta Foncean kokatu zuen[6], Ángel Casimiro de Govantesek[7] egin zuen moduan.
- José Antonio Abásolo Álvarez mirandarrak Santa Cruz izeneko muinoa, Cubo de Bureba eta Santa María Rivarredonda artekoa, proposatu zuen;[8][9]
- J.R. Ramirez Sabadak eta Mª Pilar Pascual Mayoralek San Millán de Yécora proposatu zuten;[10] J.A. García Gamarrak egin zuen moduan.[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ptolomeo Geographia, II. liburu, 5. kap.
- ↑ Iglesias Gil, José M.; Muñíz Castro, Juan Antonio. (1992). Las comunicaciones de la Cantabria Romana. , 72 or..
- ↑ Saenz de Buruaga, A.. (2003). Lorenzo del Prestamero una figura de la Ilustración alavesa. .
- ↑ Blázquez y Delgado-Aguilera, Antonio; Sánchez Albornoz, Claudio. (1918). Vías Romanas de Briviesca a Pamplona y de Briviesca a Zaragoza. .
- ↑ Korta, J.M.. (1925). Vías romanas en Alava. .
- ↑ Antonio Blázquez y Delgado-Aguilera. (1930). Lucha por la verdad, La calzada romana de Astorga a Pamplona. .
- ↑ Govantes, Ángel Casimiro de. (1846). Diccionario Geográfico-Histórico de España, comprende La Rioja o toda la provincia de Logroño y algunos pueblos de la provincia de Burgos. .
- ↑ Abásolo Álvarez, José Antonio. (1975). Comunicaciones de época romana en la provincia de Burgos. .
- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
- ↑ Roma y La Rioja.La aportación de Roma a la cultura. .
- ↑ García Gamarra, J.A.. (2010). La Asturica Burdicalam no pasaba por Pancorbo. .