Vietnamen bigarren menderaldi txinatarra

Vietnamen bigarren menderaldi txinatarra Vietnameko historiaren atala izan zen. Garai honetan Vietnamen iparraldea Txinaren eraginpeak egon zen.[1] Vietnamen menderaldi txinatarraren lau aroetako bigarrena izan zen, lehen hiruak denboran oso jarraian izan baziren ere. Vietnamdarrek garai hauei Bắc thuộc deitzen diote, edo "iparraldeko dominazioa".

Vietnamen bigarren dominazio txinatarra

43 – 544
Han dinastiaren barrutia
Geografia
Historia
Aurrekoa
Flag of None.svgTrung ahizpak
Ondorengoa
Lý dinastia goiztiarraFlag of None.svg

Trung ahizpen agintaldi motzaren ostean sortu zen berriro ere txinatar kontrolpeko lurraldea. Bukaera Lý dinastia goiztiarrak eman zion, bost mende beranduago. Trung ahizpen mugimendu independentistaren ostean Han dinastiak bere boterea handitu zuen Vietnamen. Ekialdeko Han dinastia 220an hiru erreinuetan hautsi zenean, Vietnam oraindik Wu estatu txinatarren esku egon zen.

Triệu Thị Trinh izeneko emakume errebelde batek 248an ia lortu zuen botere txinatarra bertan behera uztea, baina azkar amaitu zuten berarekin. 544an Lý Nam Đế boterera iritsi eta garai honi amaiera eman zitzaion.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Prebisch, Charles S.. (1971). Buddhism: A Modern Perspective. Pennsylvania State University Press, 348 or. ISBN 0271011955. aldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu