Venom (Marvel Comics)

Venom, Marvel Comics argitaletxearen superbilau (geroago antiheroi bat) bat da eta Spider-Man superheroiaren etsai nagusienetako bat. Randy Schueller, Roger Stern, Tom DeFalco, Mike Zeck eta Ron Frenzek sortu zuten eta The Amazing Spider-Man komiki aldizkariaren 252. zenbakian agertu zen. Berez, estraluartar sinbionte bat da, itzura amorfoa eta erdilikidoa duena, beste izaki bati elkartuz bizirauten du, orokorrean gizaki batekin, eta Spider-Manen komikietan bereziki Eddie Brock gizakiarekin.

Venom (Marvel Comics)
Marvel Unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaDavid Michelinie (en) Itzuli
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
JaiotzaAndromeda galaxia
Sexuagizonezkoa
Garaiera1,9 m
Pisua118 kg
Familia
Seme-alabak
Bestelakoak
EtsaiakCarnage (en) Itzuli, Spiderman, Spider-Punk (en) Itzuli eta Toxin (en) Itzuli

Bere ahalmenak honakoak dira: pertsonaien ahalmenak bereganatzen ditu; itxuraz aldatu eta kamuflaia amaigabeak dauzka; sinbionteak defentsa autonomoa du; Spider-Manen armiarma-zentzumenarentzat indetektaezina da.

Zinema aldatu

Zineman Topher Grace eta Tom Hardy aktoreek antzeztu dute.