Velenjeko gaztelua (eslovenieraz: Velenjski grad) Velenje hirian dagoen gaztelua da, XIII mendean eraikitakoa. Šalek haranean muino baten gainean ezarrita dago.

Velenjeko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaCity Municipality of Velenje
Koordenatuak46°21′25″N 15°06′36″E / 46.357°N 15.11°E / 46.357; 15.11
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1270 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Ondarea

Historia aldatu

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute aurrehistorian ere jadanik populatua izan zela gazteluaren eremua. Dena dela, gazteluaren lehenengo aipamena 1270ko agiri batean azaltzen da.

XVI mendean hainbat familia nobleen eskutan egon zen gaztelua. XVI mendean Wagen von Wagensberg familiak eskuratu zuen eta berriztu egin zuen pizkundeko estiloan beren egoitza izan zedin.

XIX mendean Coronnini-Kromberg kondeen eskutan egon zen 1943an naziek okupatu zuten arte. Bigarren Mundu Gerra bukatzean Jugoslaviako gobernuak eskuratu zuen. 1957an berrizte lanak egin ziren.

Egitura aldatu

Muino biribil batean eraikita dago, topografiaren ezaugarriak kontutan hartuta. Babes dorre triangeluarra dauka eta bost dorre zirkular dituen harresia ere bai.

Museoa aldatu

Hainbat galeria daude barnean. Afrikako artea, Sloveniako arte garaikidea eta inguruko tresna tradizionalak, bai eta erromatarren garaiko objetuak ere.

Aipatzekoak dira XX mendeko barazki denda baten erreplika, 1930ko taberna baten berreraikuntza eta ikatz meategi baten modeloa ere.

Gaztelutik gertu Esloveniako Ikatz Meategien Museoa (Muzej premogovništva) dago.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu