Vamos a Pamplona (abestia)
abestia
Vamos a Pamplona (euskaraz: «Goazen Iruñera») 1972an Luis Aguilé abeslari argentinarrak plazaratu zuen Sanferminei buruzko abesti umoristikoa da. Abestia aipatutako abeslariak idatzitako Una gran noche komedia musikalaren barruan zegoen. Aguilék abesti horiekin album bat eta single bat plazaratu zituen, bigarren horren abesti nagusia hau izanik. Abestiak jota airea zuen. Diskoa Ariola diskoetxeak zabaldu zuen.
Vamos a Pamplona (abestia) | |
---|---|
Luis Aguiléen abestia eta singlea | |
Egilea(k) | Luis Aguilé |
Argitaratze-data | 1972 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argumentu nagusia | Iruñeko Sanferminak |
Iruñeko Udalaren protesta aldatu
Abestiaren umorea Iruñeko Udalari ez zitzaion batere gustatu, edateari eta sexuari buruzko erreferentziak baitzituen. Horregatik abestiaren zabaltzea irratietan eta telebistan debekatu zuen. Udalbatzaren ikuspuntuz abestiak hiriaren prestigioaren aurka eragiten zuen. Zentsuraren ondorioz, abestiak ez zuen arrakasta handirik izan.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz):Abestia Youtuben.
- (Gaztelaniaz):Singlea Discogs webgunean.