Valpinçongo bainularia

Valpinçoneko bainularia» orritik birbideratua)

Valpinçoneko bainularia (frantsesez: La Baigneuse Valpinçon), baita ere Grande Baigneuse Jean-Auguste-Dominique Ingres margolari frantsesak 1808an margotu zuen koadroa da. Erabili zuen teknika olio-pintura mihise gainean izan zen. Egun Parisko Louvren ikus daiteke. Valpinçon margolanaren jabea zen.[1]

Valpinçongo bainularia
Jatorria
Sortzailea(k)Jean Auguste Dominique Ingres
Sorrera-urtea1808
IzenburuaLe bain turc
Mugimenduaneoklasizismoa
erromantizismoa
Ekoizpen lekuaErroma
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak146 (altuera) × 97,5 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaRoom 940 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaRF 259
JabeaFrantziar Estatua

Historia aldatu

Frantziako Akademiaren beka bati esker margolariak lau urte oparo eman zituen Erroman, non, beste lan askoren artean, hau egin zuen. Erromatik Parisera pintoreak Akademiako bekario gisa egin behar zuen arauzko bidalketetako bat da. Bere lehen titulua Femme assise izan zen. Irudiaren motiboa errepikatuko da, aldaketekin, beste bi lanetan, haren barruko bertsio murriztu batean, Petite Baigneuse izenekoa, eta Le Bain Turc erdiko irudi gisa.

Deskribapena aldatu

Margolanak emakume biluzik irudikatzen du, atzetik ikusita, turbantea jantzita eta ohe baten ertzean eserita, argi lausoz argiztuta. Bera da margolanaren subjektu bakarra. Gorputza zintzilikarioek markatzen dute; haien tolestura bertikalak bere gorputzaren lerroen sinuositatea nabarmentzen dute. Gorputzaren ildoak puruak dira, Ingresek borondatez: markoari enfasi gehiegi jartzea saihestu zuen gorputzari indar gehiago emateko.

Inspirazio iturriak aldatu

 
Jacob van Looren Coucher à l'italienne, 1650 ingurukoa.

Ingresek lan honetan erreferentzia anitzak jaso zituen. Aipatzekoa da Rafaelen eragina, Ingresek benetan miresten zuen margolaria; Rafaelek Villa Farnesinan Karite bat margotu zuen eta hori, nolabait, lan honetan jasota dago. Beste eragina Jaccob van Looren grabatu bat izan zen, Italian estiloko lo egitea; bertan emakume biluzi bat bizkarrez ikusita irudikatu zuen. (Lyongo Arte Ederren Museoan gordetako margolana).

Erreferentziak aldatu

  1. Daniel Ternois, Ingres, Paris, Fernand Nathan, 1980 (ISBN 2-09-284557-8)

Kanpo estekak aldatu