Valentina Petrillo

italiar paralinpiar atleta

Valentina Petrillo (Napoli, Italia, 1973ko urriaren 2a) italiar atleta paralinpikoa da. Atletismo egokituan aritzen da, ikusmen urriko pertsonentzako T12 kategorian, alegia.

Valentina Petrillo
Bizitza
JaiotzaNapoli1973ko urriaren 2a (51 urte)
Herrialdea Italia
BizilekuaNapoli
Bolonia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
JarduerakParalympic athlete (en) Itzuli
Altuera182 zentimetro

Instagram: valentina_petrillo Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Petrillo 1973ko urriaren 2an jaio zen Napolin, non 20 urte zituenera arte bizi izan baitzen. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu eta Fabrizio izena eman zioten.

Gaztetan atletismoan aritzen hasi zen, baina 14 urte zituenean Stargardten sindromea diagnostikatu zioten, ikusmen urritasuna eragin zion gaitza, hain zuzen ere.

Bolonian ikasketak amaitu eta gutxira, itsuentzako Italiako futbol 5 selekzio nazionalarekin jokatzen hasi zen.

Denbora askoren ondoren, 41 urterekin, Petrillok korrika egiteari berrekin zion eta gizonezkoen paralinpiar atletismo egokituko 11 titulu nazional irabazi zituen.

2019an genero trantsizioa egiteari ekin zion eta Valentina izena hartu zuen. Lehenengo paralinpiar kirolari transgeneroa da 2020ko irailaren 11z geroztik, paralinpiar atletismo egokituko Italiako txapelketan emakumezkoen kategorian lehenengo aldiz lehiatu zenetik.

Bere bizitza filmera eraman zuten, 5 nanomoli-Il sogno olimpico di una donna trans izenburuko dokumentalera.

Kanpo estekak

aldatu