Valdés Salas jauregia
Valdés Salas jauregia Salas herrian, Asturias erdialdean, dagoen eraikina da. XVI. mendean eraiki zen. Kultura ondasunaren izendapena du.
Valdés Salas jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Antzinako Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Salas |
Koordenatuak | 43°24′33″N 6°15′42″W / 43.40908°N 6.26156°W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001263 |
Historia
aldatuXVI. mendeko eraikuntza da, soila, eta Valdéstarren dorreari lotuta dago, XV. mendekoa azken hau. Dorrearekin batera, erdi-puntuko zubi beheratu bat dago, Valdés-Salas familiaren armarriak dituena. Eraikina harlangaitzezkoa eta hargintzazkoa da, bere garaiko arkitektura zibilaren erakusgarri. Valdés Salastarren familia noblearen etxea izan zen, Fernando Valdés Salas da bere kiderik ezagunena, erlijiosoa, inkisidorea, politikaria eta Oviedoko Unibertsitatearen sortzailea, Santa María La Mayorreko kolegiatan lurperatua eta jauregi honetan jaioa.[1][2]
Ezaugarriak
aldatuBi solairuko etxe bat da, trapezio angeluzuzenaren forma duen barruko patio baten inguruan. Patioa arkupeduna da, eta egurrezko zutabeetan bermatuta dauden balaustre torneatuzko baranda duen korridore batek zeharkatzen du. Jauregiaren gorputz nagusian banatzaile gisa erabiltzen den ezkaratza dago. Iparraldeko hormartea diagonalean dago, eta bertan dago fatxada nagusia, alboetan irteten diren bi dorre eta alboko kapera dituela. Ate nagusiak erdi-puntuko arku bat eta leiho txikiak ditu.
Jauregian kapera bat zegoen, «Kaleko Andre Mariaren» izenekoa. Erakusketa-areto gisa erabiltzen da gaur egun. Oinplano angeluzuzenekoa da, burualde erdizirkularra kanoi-ganga batez estalia, eta habeartearen espazioa ere bi solairutan banatuta dago. Goiko solairuan bi bao daude, garai hartan Valdés Salastarrek ospakizunetara ikusi gabe joateko erabiltzen zituztenak. Fatxada independente bakarra ekialdera begira dago.[3]
Egungo erabilera
aldatuJauregiak Interes Kulturaleko Ondasun izendapena du, Monumentu kategoriarekin. Gaur egun, hiriko Informazio eta Turismo Bulegoa, Kultur Etxea eta hotel txiki bat daude bertan.[4]
Iruditegia
aldatu-
Barruko patioa.
-
Dorrea eta jauregia.
-
Zubia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://guiadeasturias.com/lugar/casa-palacio-valdes-salas/
- ↑ https://www.biografiasyvidas.com/biografia/v/valdes_fernando.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20210413235947/https://www.turismoasturias.es/descubre/cultura/museos-y-espacios-culturales/monumentos/casa-palacio-de-valdes-salas
- ↑ https://www.ayto-salas.es/palaciovaldes
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Hotelaren webgunea.