Vaillant-Couturier Batailoia

Vaillant-Couturier Batailoia frantsesez: Bataillon Vaillant-Couturier ) Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka Nazioarteko Brigaden barruan batez ere Frantziako eta Belgikako boluntarioekin sortu zen armada gorputza izan zen; dena dela baziren ere beste herrialdetako boluntarioak (alemanak, norvegiarrak, bulgariarrak...).

Vaillant-Couturier Batailoia
HerrialdeaEspainia

Izena aldatu

Batailoiari Paul Vaillant-Couturierren omenez eman zitzaion izena. Vaillant-Couturier kazetari eta politikari frantziarra izan zen.

Historia aldatu

Batailoia 1936ko abenduaren 2an antolatu zen. XIV. Nazioarteko Brigadaren operazioetan parte hartu zuen, bederatzi konpainia izan arte. Asko eta asko hilik gertatu ziren eta, ondorioz, 1938ko martxoan lau konpainietan berreantolatu behar izan zen. Ebroko guduan parte hartze handia izan zuen: Armada Errepublikarraren erasoan Vaillant-Couturier Batailoia izan zen ibaia gurutzatzea lortu zuen bat. Gudu horretan komandantea hil zuten, Aljerian jaiotako René Cazala komandante frantziarra (1902-1938).[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Castells Peig, Andreu: Las Brigadas Internacionales en la Guerra de España, Ariel. 1974. ISBN 8434424703 17, 66-67, 572 or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu