Vade retro satana (euskaraz Atzera Satan edota Alde Satan) Erdi Aroko latinezko esamolde bat da. Exorzismoetan erabiltzen den otoitz katoliko edo formula bat ere bada, eta Markoren Ebanjelioaren arabera, Jesukristok aipatutako Vade retro, Satanas! Deum adorabis et illi soli servies (Atzera, Satan! Jainkoa gurtuko duzu eta berau bakarrik zerbitzatuko) esalditik dator.

San Benitoren dominaren atzealdean ere agertzen den aipamena da:

Latinez Euskaraz
Crux Sacra Sit Mihi Lux,
Non Draco Sit Mihi Dux.
Vade Retro Satana
Numquam Suade Mihi Vana
Sunt Mala Quae Libas,
Ipse Venena Bibas.
Gurutze Santua nire argia izan bedi,
Herensugea ez bedi nire gidari izan.
¡Atzera, Satan!
ez nazazu inoiz azpijokoekin erakar,
gaiztakeria da eskeintzen didazuna,
edan zeure pozoia.

Kanpo estekak aldatu