Va, pensiero
Va, pensiero Giuseppe Verdiren Nabucco operaren hirugarren ekitaldiko korua da, fa sostenitu maiorrean 1842koa, Temistocle Soleraren letrarekin, «Super flumina Babylonis» izeneko 137. salmoan inspiratua. «Verdiren maisulan» gisa kalifikatua, hebrearrek jaso zuten Babiloniako gatibualdia kantatzen du. Jerusalemgo Lehen Tenplua galdu ondoren.
Va, pensiero | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1842 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | italiera |
Tonoa | Fa sostenitu maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Hitzak | Temistocle Solera (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giuseppe Verdi |
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Ondoren, Italiako abertzaleentzako ereserki bihurtu zen, hebrear herriarekin identifikatzen baitziren, austriar domeinuaren aurrean batasun nazionala eta subiranotasuna bilatzen zituztenean. Kantaren gaia erbestea da , jaioterriarekiko nostalgia adierazten du; horrela kantak eta «Oh mia patria sì bella e perduta!» esaldiak (euskaraz: «Ene aberria, hain ederra eta galdua!») italiar askoren bihotzean oihartzuna hartzen zuten.[1]
Nana Mouskourik abestiaren bertsio bat egin zuen 1980 inguruan. Boney M-ren «Rivers of Babylon» abestia ere 137. Salmoan inspiratuta dago.
Musika
aldatuHitzak
aldatu
|
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.fordham.edu/halsall/mod/NATMUSIC.html Modern History Sourcebook: Music and Nationalism.
- ↑ Oharra: Solima da Jerusalem-en izen poetikoa.
Kanpo estekak
aldatuWikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Va, pensiero |
- Va, pensiero, esklaboen abesbatza-doinua (Metropolitan Opera House, New York, 2002).]
- Va, pensiero. Une gogoangarriak, Va pensiero delakoan. Une gogoangarriak, Operamania web gunean. artxibatua .
- Va, pensiero: Riccardo Mutik publikoa eta abesbatza batzen ditu 2011ko emanaldi batean.
- Va, pensiero, Ramón Generrek deskribatua.