Urteberri-eguneko asmo

Urteberri-eguneko asmoarena Gabonzaharreko tradizioa da, Mendebaldean ohikoa dena. Asmoak portaera txar bat aldatzea, norbanakoen helburua lortzea edo bizitza hobetzea izan daitezke.

XX. mende hasierako urteberri-eguneko asmoko txartela

Ohitura aldatu

Babiloniarrek urteberriaren hasieran objektuak itzuliko zituztela edota zorrak kitatuko zituztela zin egiten zuten.[1] Era berean, erromatarrak urteberria Janori promesak eginez hasten ziren[2] eta Erdi Aroan zaldunek "Les Voeux du paon" edo hegazterrenen zina egiten zuten bere konpromisoa berresteko.[1]

American Medical Association erakundearen arabera, estatubatuarren %40 eta %50 artean horrelako asmoak hartzen dituzte[3] eta urteko beste garaietan baino hamar aldiz gehiago egiten dute.[3] 2007an Richard Wisemanek 3.000 lagunen artean egindako ikerketa baten arabera %88ak ez du helburua betetzen,[4] nahiz eta hasieran %52ak lortuko zuela uste.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Lennox, Doug. (2007). Now You Know Big Book of Answers one of the amazing thing. Toronto: Dundurn, 250 or. ISBN 1-55002-741-7..
  2. Julia Jasmine. (1998). Multicultural Holidays. Teacher Created Resources, 116 or. ISBN 1-55734-615-1..
  3. a b Norcross, JC; Mrykalo, MS; Blagys, MD. (2002). Journal of Clinical Psychology 58 (4): 397-405..
  4. (Ingelesez) «Blame It on the Brain: The latest neuroscience research suggests spreading resolutions out over time is the best approach» Wall Street Journal 2009-12-26.

Kanpo estekak aldatu