Ireki menu nagusia

Urteak zonbat egun tu (euskara batuaz Urteak zenbat egun ditu) Nafarroako Zaraitzu ibarreko Ezkarotze herrian jatorria duen euskal herri-kanta da, egile ezezagunekoa. Resurreccion Maria Azkuek Ezkarotzeko Jabiera Gorri andrearengandik jaso zuen. Ziurrenik galzoritik erreskatatu zuen.

Abestiaren gaia Iruñeko kartzelan preso sartutako Ezkarotzeko lau mutil gazteren gertakizuna da (ezizenez edo deituraz Bornas, Algarra, Atxiri eta Zandua, hauetako baten benetako izena ere ematen baita, Pedro Karlos Mendi), ziurrenik abestiaen amaieran aipatzen den Frandotzene etxeko nagusiaren testigantza edo gezur makurren ondorioz. Kantaren arabera, lau mutilak sei hilabeteko espetxealdiarekin eta berrogeina otxineko isunarekin zigortu zituzten.

2004ko irailean Hiru Truku taldeak Azkarateko estudioan grabatu eta urte bereko azaroan bere Nafarroako kantu zaharrak diskoan kaleratu zuen.

HitzakAldatu

Urteak zonbat egun tu?
Sorak kainbat zinta tu:
erdiak ditu probidoreanak
beste erdiak Urttik emanak.

Ama edazu atorra,
benturaz sekulakoa:
bizi denak orit izanen du
Bazkoako oilaritea.

Pedro Karlos Mendi, haur gazte,
hogoi eta bi urte;
hirurgarrena bete gabe
Iruñara preso daramate.

Iruñako kartzela
Nafarroan den handiena,
Ezkarotzeko hirur mutil gaztek
onki gozatu dutena.

Gozatu bai, gozatu,
seira hilabete pasatu,
seira hilabete pasatu eta
berrogeira otxin pagatu.

Bornas eta Algarra,
Atxiri eta Zandua,
haiek laurak dirabilaie
Ezkarotzeko herria.

Orraxea ezpelez,
hortzak ditik hexurrez,
Frandontzeneko nausi makurrak
irakitzen du gezurrez.

Kanpo loturakAldatu