Urimare

Chaimen kazikea

Urimare edo Ure-mare (Venezuela, XVI. mendea) Mariche-en printzesa. Aramaipuro kazikearen alaba eta Mare Mare-ren ama. Ingalaterrako piraten erasoen aurkako ekimenetan parte hartu zuen aktiboki, baita espainol kolonizatzaileen aurka ere. Guaicamacutoren bake negoziazioaren politikari jarraitu zion eta Chaimen kazike izendatu zuten.

Urimare
Bizitza
JaiotzaXVI. mendea (13/14 urte)
Talde etnikoaKaribea
Jarduerak

Biografia aldatu

Aramaipuroren eta Uricaoren alaba.[1] Oso gazte zela Maracapanako asanblada ikusi zuen. Han, Guaicaipuro buruzagien buruzagi izendatu zuten, hark arte gerlariak inspiratu zizkion eta praktika horiek aitaren zigorrak eragin ere.

1577an, Caracasen eta Espainiarren arteko gerra amaitu ondoren, baztanga izurritea zela eta, Aramaipurok Cumaná-ra lekuz aldatu zituen Maricheak, Caracasko harana astintzen zuten izurriteetatik ihesi. Han zeudela, Espainiako konkistatzaileen eskariari men eginez, Cumanangoto herriarrekin batera Walter Raleigh-en pirata ingelesaren aurka aritu ziren eta Antonio de Berrio gobernadorearen askapena lortu zuten. Mendeku gisa, ingelesak Aramaipuro erahil eta Urimare printzesaria bahitu zuten. Urimarek itsasontzitik ihes egitea lortu zuen.[2]

Maricheenera zihoala, aitaren aurkariek boterea hartu zutela jakinarazi zioten, baita bera traidoretzat hartu zutela. Cumanagoteen bila zihoala espainiarrek harrapatu egin zuten, beldurragaitik ez zien esan nor zen eta espainiarrek komentu batera eraman zuten. Handik ere ihes egin zuen eta Guaicamacutoren babesa bilatu zuen, zeinarekin bakea eta diplomaziaren garrantzia ikasi zituen.[2]

Guaicamacutok Raleigh-en kidea zen Amyas Preston pirata beldurgarriaren etorrera ezagutu zueneanbere herriarekin Uaira-ra (La Guaira) mugitzea erabaki zuen. Pritzesak Tarmas gudariak zuzendu zituen Marera bertan haien aurka egiteko, baina piratek atzera egin zuten, Macutora. Guaicamacutok printzesaren ausardia eta trebetasuna aitortuz, Urimare berrizendatu zuen "altuenetan altuetan" edo "gorago dagoena" bezala.[3]

Urimarek Maricheenera itzuli zen bere eskubideak berreskuratzeko asmoarekin eta bere harridurarako ongi etorria egin zioten. Caracasko probintziako espainiarrei eraso egin nahi bazien ere, Guaicamacutok bakearen politikara bultzatu zuen. Gaitasun diplomatikoak erakutsiz Antonio de Berrioreki bakea sinatu eta Cumanagotoen lurren onarpena lortu zuen. Horren ondorioz, Chaimen kazike eta babesle izendatu zuten. Aragoitik heldutako Kaputxinoei ongi etorria egin zien, eta baitaiatu bazen ere, bere sinesmenei ez zien uko egin.[2]

Urimareri buruzko mitologia aldatu

Kondairek diotenez, Guacharoko kobazuloan sartu zen, eta arbasoei eskualdea babestuko zuela zin egin zien. Chaima mitologiaren arabera, gauez Guacharo handi baten bihurtu eta gudariei arriskuen berri ematen zien. Diotenez, Guacharoko leizeetan sartu zen, eta gudariak defendatzeko hitza eman zuen, eta chaimek gurtzen dute.[4]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • Urimare, Guaicapuro eta Tiunaren omenezko monumentu bat du Caracasko Erresistentziaren etorbidean, Julio César Briceñoren obra dena.[5]
  • 1955ean "venezuelako kazikeak" lemapea eta Urimareren aurpegia daraman urrezko txanpon bat egin zuten, serie honetan agertzen den emakumezko kazike bakarra izan zen.[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Urimare. Urquía, Apacuana y Anasoli Mujeres indígenas que hicieron llorar a los invasores» Centro de Saberes Africanos, Americanos y Caribeños 2020-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  2. a b c «Caciques de Venezuela - Revista Ashé» www.ashe.com.ve.
  3. San Pedro de La Guaira, Breve historia de - Hechos Criollos. 18 de septiembre de 2016.
  4. Casica URIMARE "LA REINA DEL GUACHARO".. .
  5. a b «Urimare. Cacica del oriente venezolano.» pueblosoriginarios.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  6. (Gaztelaniaz) Urimare la hija del Cacique Aramaipuro – Otilca Radio. (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu