Apacuana (XVI. mendea) (Apakuana edo Apakuama ere idatzia) Karibe jatorriko emakume kazikea, Quiriquires herriko buruzagi espiritual eta gerlaria izan zen. Espainiar konkistatzaileei aurre egiteko herri indigenen konfederazioa bultzatu zuen, eta lidergo horren ondorioz urkatua izan zen.[1][2]

Apacuana
Kazike

Bizitza
Jaiotza1550
HeriotzaValles del Tuy (en) Itzuli, 1577 (26/27 urte)
Heriotza modua: borrokan hilda
Jarduerak

Biografia aldatu

1577an Garci González de Silva eta Francisco de Infante espainiar konkistatzaileak Tuyn kokatu eta bertako bizilagunak esklabo hartu zituzten. Apacuanak haien aurkako erasoa zuzendu zuen eta Chicuramay kazikearen altzamendua ere sustatu zuen.[3] Acuareyapa eta Yare kazikeak ere Apacuanaren alde egin zuten. Francisco de Infante larri zauritu bazuten ere, González de Silvak lepoan hartu eta Los Teques-era iritsi ziren, non izen bereko herriaren laguntza jaso zuten.[4]

Indigenen Konfederazioa berreraikitzeko saiakera aldatu

Apacuanak Indigenen Konfederazioa berreraikitzeko gomendioa egin zion Yare-ri. Honek, Charagoto eta Meregotoen laguntza bilatu zuen eta era berean, Cumanagoto-en lurretan sartu zen tribuak elkartzeko. Nueva Andalucía y Paria eskualdean sartzean Diego Hernández de Serpa izeneko gobernadore espainiarrak bere aurka egin zuen, baina gobernadorea garaitua izan zen. Caracasko probintziaz arduratzen ziren Juan de Guevara eta Francisco Maldonado, alkate arrunt eta erregidoreek, Apacuanarekin bukatzeko sorgina izatea leporatu eta bera akabatzeko agindua eman zuten. Hasiera batean, Garci González de Silva izendatu zuten Apacuana akabatzeko misioaren buru, baina honek uko egin zuenean, Sánchez García eta Antonio de Villegas bidali zituzten, Espainiar eta Teque-ak osatutako armadarekin.[5][4]

Sánchez Garcíak lur errearen estrategia erabili zuen. Apacuanak bere aldetik konfederazioa berreraikitzeko asanbladara deitu zituen Tuy eta Tácatako haranean bizi ziren herrietako buruzagiak, baita cumanacoto eskualdeko buruzagiak ere ere.[1]

Harrapaketa eta urkatzea aldatu

Aurrera egin ahala, Sánchez Garcíak Espainiako inbaditzaileei pozoindutako arantzak jartzen ari ziren hainbat indiar harrapatu eta torturatu ondoren, Apacuanaren ezkutalekua eta asanbladaren berri izan eta han bertaratu zen.[4]

Horrela, Apacuana harrapatu eta urkatzeko agindua eman zuen, denek ikus zezaketen lekuan zintzilik utzi zuen haren gorpua.[6]

1592rako espainiarrek Tuyko haranaren lur zati handi baten kontrola lortu zuten.[4]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2017ko martxoaren 8an ekitaldi sinbolikoan eraman zuten Apacuana Venezuelako Panteoi Nazionalera.
  • César Rengifo idazle eta margolariaren Apacuana y Cuaricurian poema dramatikoa idatzi zuen, non kolonizazioaren gertaerak kontatzen diren.[7]
  • 2018an Giovanny Gardeliano artistak zazpi metroko eskultura bat egin zuen, Valle-Coche autobidean dagoena.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. “Quiriquire o Kiri-kire no es otra cosa que el plural, por duplicación, de la voz Kiri que existe aún en casi todos los dialectos caribes” Alfredo Jahn
  2. ¿Quién fue la India Apacuana? - Lifeder. 21 de julio de 2017.
  3. [Esteka hautsia]
  4. a b c d Oviedo y Baños. Historia de la colonización y Conquista de Venezuela. .
  5. “la maldad y belicosidad de los indios, persuadidos por una mujer” HISTORIA DE LA CONQUISTA Y POBLACIÓN DE LA PROVINCIA DE VENEZUELA
  6. Oviedo y Baños. Historia de la colonización y Conquista de Venezuela. .
  7. «Apacuana y cuaricurián : poema dramático in SearchWorks catalog» searchworks.stanford.edu.

Kanpo estekak aldatu