Unibertsitate-egoitza

Unibertsitate-egoitza unibertsitateko ikasleei ostatu ematen dien zentro bat da. Askotan, unibertsitate batean integratuta edo atxikita egoten da, baina unibertsitateetatik independenteak diren egoitzak ere badaude.[1]

Bucknell Unibertsitateko unibertsitate-egoitza.

Unibertsitate-egoitzak, normalean, campusetan bertan edo haien inguruan egoten dira. Oro har, unibertsitateko ikasleek eskatutako hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: ostatua eta mantenua, garbitegia eta liburutegia.

Unibertsitate-egoitzek kultura-, ikasketa-, erlijio- edo kirol-jarduerak eskaintzen dituztenean, ostatuaz eta mantenuaz gain, ikastetxe nagusiak ere esaten zaie.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Turri, Francesca. (1996). La progettazione della residenza universitaria. Esperienze italiane e straniere. Pavia: PIME.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.