Ultramontanismo

Ultramontanismo erlijio katoliko erromatarraren dotrina da, Aita Santuaren aginpide erabatekoaren eta Elizaren zentralizazioaren aldekoa. Ultramontanismoa inbestidura gerren garaian sortu zela esan daiteke; hitza XVII. mendean erabili zen lehen aldiz, jansenismoari eta galikanismoari kontrajarririko dotrina izendatzeko. Vatikanoko I. kontzilioan ultramontanismoak lorturiko garaipenari esker (1870) Eliza katolikoaren dogmatzat hartu zen Aita Santuaren huts egin ezintasuna.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.