Uhin triangeluar
Triangelu itxurako pultsu-segidaz osatutako uhina.
Uhin triangeluarra igoera eta jaitsiera-abiadura (slew rate) konstantea duen seinale periodikoa da. Eskuarki, simetrikoak dira, hau da, igoera eta jaitsiera-denborak berdinak dira.

Propietateak aldatu
Uhin triangeluarrek harmoniko gutxi dauzkate, uhin sinusoidalek bezala. Matematikoki zein fisikoki uhin karratu bat denboran integratuz lortu daiteke: konstante diren maila altuak eta baxuak uhin triangeluarrearen igoera eta jaitsiera-maldak bihurtzen dira.
Erabilerak aldatu
Uhin triangeluarren erabilerak:
- Uhin sinusoidalen sorreran. Erresistentziez eta diodoez osaturiko zirkuituak erabiliz sor daitezke. Maiztasun txikiko (10 MHz arte) funtzio-sorgailuetan sinusoideak sortzeko erabiltzen den metodoa da.
- Ekorketen sorrera. Izpi katodikoen hodien deflektoreak uhin triangeluar asimetrikoekin (zerra-hagin uhinekin) elikatuz gero ekorketak sortzen dira. Metodo hau telebista-pantaila, ordenagailu-pantaila eta osziloskopio batzuetan aplikatzen da.
- Osziladoreak. Denboraren eta anplitudearen arteko erlazioa lineala denez, tentsioz kontrolatutako osziladoreak erabiltzeko komenigarriak dira. Osziladorearen maila-logikoa kontrol-tentsioarekin alderatzen du.