Ugolino di Prete Ilario

Ugolino di Prete Ilario (Siena, c. 1330 – 1404) margolari italiarra izan zen.

Ugolino di Prete Ilario
Bizitza
JaiotzaSiena, 1330 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1404 (egutegi gregorianoa) (73/74 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta mosaicist (en) Itzuli

Biografia eta lanak aldatu

Ugolino di Prete Ilario Sienan trebatu zen artistikoki Ambrogio Lorenzettiren eraginaren pean, eta hain markatua izan zen eragin hori zein Giorgio Vasarik,oker, Ugolinoren lan batzuk Lorenzettirerank balira bezala sailkatu zituen[1] .

Margolari eta mosaikolari gisa egindako lana Orvieton dokumentatuta dago batez ere, non 1357 eta 1384 artean duomo edo katedralerako eskatu zizkioten apaingarri zabaletan lan egin zuen, Cola Petruccioli, Piero di Puccio eta Andrea di Giovanni laguntzailerekin batera. Bere ikasleen artean Francesco di Antonio ere egon zen. Duomoko lanen artean nabarmentzen dira fatxadako mosaiko batzuk eta batez ere Bolsenako Korporalaren kaperan (1357-1364) eta abside edo tribunako freskoak (1370-1384), azken hauek familia sakraruaren ingurukoak nagusiki, baina beste motibo batzuekin ere.[2]

Badira Orvieron beste fresko batzuk bereak, Lau Ebanjelariak, Deikundea eta Artzainen Adorazioa, San Giovenale elizan.[3]

Orvieton ere betebehar zibikoak bete zituen: 1365, 1382 eta 1384 urteetan hiriko Zazpi Jaunetako bat izan zen.

Iruditegia aldatu

Orvieton ikus daitezke Ugolinoren lanik nabarmenenak.

 
Orvietoko Duomoko absideko fresko zikloa.

Korporalaren kaperan mirari eukaristiko bat kontatzen da.[4] [5]

   
Bolsenako miraria, ezker-eskuineko freskoetan (gainerako atalak ere, sabaia eta, margotuak daude)


Erreferentziak aldatu

  1. Guglielmo Della Valle, Cardinal Paolo Francesco Antamori, Storia del Duomo di Orvieto: dedicata alla santità di Nostro Signore Pio Papa Sesto, Roma, Lazzarini, 1791.
  2. «Ugolino di Prete Ilario» www.cassiciaco.it (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
  3. (Italieraz) Caracciolo, Raffaele. (2020). (pdf) Ugolino di Prete Ilario - Dizionario Biografico degli italiani. .
  4. (Ingelesez) «il vescovo di Orvieto preleva il Corporale dipinto, 1357 - 1364» catalogo.beniculturali.it (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
  5. «Cappella del Corporale - Duomo di Orvieto» www.museionline.info (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).


Kanpo estekak aldatu