Ulsterko Boluntarioen Indarra

UVF» orritik birbideratua)

Ulsterko Boluntarioen Indarra (ingelesez: Ulster Volunteer Force - UVF) Ipar Irlandako talde armatu loialista bat da. 1966an sortu zen 1912an sortutako UVFren izena hartuz.

Ulsterko Boluntarioen Indarra
Datuak
MotaParamilitarra
HerrialdeaErresuma Batua
IdeologiaUlstergo loialismoa
Historia
Sorrera1966ko maiatza
OndorengoakLoyalist Retaliation and Defence Group (en) Itzuli eta Loyalist Commission (en) Itzuli

2007ko maiatzaren 3an borroka armatua uzten zuela adierazi zuen agiri baten bidez[1].

Gertuko erakundeak aldatu

Ulstergo Boluntarioen Indarrak ondorengo erakundeekin harreman estua du:

  • Esku Gorriaren Komandoak (Red Hand Commandos - RHC) 1972an sortutako talde armatua. UVFri oso lotua dago, eta ekintzak erreibindikatzeko UVFren estalkitzat jo izan da.
  • Hiritar Gazte Boluntarioak (Young Citizen Volunteers - YCV) UVFren gazte alorra da. Hasieran, aisialdi eremuko gazte talde bat zen, baina denborarekin UVFren gazte atala bilakatu zen.
  • Alderdi Unionista Aurrerakoia (Progressive Unionist Party - PUP) alderdi politiko unionista ezkertiarra da. UVFren adar politikotzat hartzen da. Alderdiaren burua Dawn Purvis da.
  • Ekintza Indar Protestantea (Protestant Action Force) eta Ekintza Talde Protestantea (Protestant Action Group) 1970 eta 1980ko hamarkadetan UVFk katolikoen hilketak bere gain hartzeko erabilitako bi izen dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu