Tyndall efektu

argi izpiak emultsio edo disoluzio batzuetan barreiatzerakoan sortzen den fenomeno optikoa

Tyndall efektua disoluzio edo gas baten partikula koloidalak argia barreiatzean gertatzen den fenomeno fisikoa da. Benetako disoluzioetan eta partikula esekirik gabeko gasetan argia ez da barreiatzen, benetako disoluzioak gardenak izaten dira, ia ez baitute argia barreiatzen. Argiarengan sumatzen den jokabidea aztertuta, esekidurak diren nahasketa heterogeneoak sailka daitezke.

Irina partikulek, uretan nahasita, disoluzio koloidalek egiten dutena egiten dute, argia barreiatzen dute. Behatzailearen begietara nahaste koloidalak kolore urdinxka hartzen du.

Tyndall efektua ikus daiteke auto baten argiak behe-lainoan erabiltzen direnean edo hautsa duen gela batean eguzki-argia sartzen denean. Tyndall efektua ura eta olioa bezalako bi likido gardenen emultsioa egiterakoan sortzen den uhertasuna ikusita ere antzeman daiteke.

John Tyndall irlandar zientzialariak bere abizena hartuko zuen fenomenoa aztertu zuen 1869an.

Kanpo estekak

aldatu