Tximuaren etxea
Tximuaren etxea edo Pizarro-Espadero etxea, gaztelaniaz Casa del mono, Cáceres hiriko inguru historiko-monumentalean dagoen gotiko estiloko XV. mendeko etxea da.
Tximuaren etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Cáceresko probintzia |
Udalerria | Cáceres |
Koordenatuak | 39°28′26″N 6°22′16″W / 39.473944°N 6.370978°W |
Historia
aldatuXV. mendean Gonzalo de Cáceres eta Marina Alonso de los Nidos senar-emazteek eraiki zuten. Etxe gotortua da, gotiko estilokoa. Herriko izena, tximuarena alegia, barruko patioan dagoen eskultura batetik datorkio. Eskultura horren inguruan kondaira asko zabaldu dira.[1]
Eraikina gaur egun Cáceresko Diputazioarena da. Urte batzuk Cáceresko Museoaren bildumak erakutsi ziren bertan. Gaur egun, aldiz, Alonso Zamora Vicente Liburutegiaren egoitza da. Liburutegian 30.000 liburu inguru daude bilduta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ .
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tximuaren etxea |